Ikastetxeko idazkaritza 4. solairuan kokatzen da, sarrera nagusian. Bertan kudeatzen dira administrazioko hainbat lan, hala nola, espedienteak, ziurtagiriak, matrikulak, bekak, ekonomia gaiak, eta baita jantokikoak ere.

Idazkaritzako ordutegia

  • Jornada trinkoa denean: 09:00-15:00
  • Jornada zatitua denean: 
  astelehena asteartea asteazkena osteguna ostirala
Goizez 09:30-12:30 09:30-12:30 09:30-12:30 09:30-12:30 09:30-12:30
Arratsaldez 14:30-16:00 14:30-16:00 14:30-16:00 14:30-16:00 14:30-16:00

Telefonoa

T. 943 899171
M. 688 614 561

Helbide elektronikoa

idazkaritza@anaitasunaikastola.net

Eskolako jantokia gure ikastetxearen gune bat da, beraz, gune hezitzailea da. Anaitasuna Ikastola HLH-k kudeatzen duena.

Bi jangela ditugu, bata 2, 3 eta 4 urteko umeentzat eta bestea 5 urteko eta Lehen Hezkuntzako ikasleentzat. Momentu honetan 210 mahaikide ditugu.

Ikasleek  bi txandatan bazkaltzen dute:jangela_bitaminak-300x300

  • 12:30ean HH-ko ikasleak eta LH 1. eta 2. mailako ikasleak.
  • 13:30ean LH 2. eta 3.zikloko ikasleak.

Eguneroko bazkaria Auzo-Lagun enpresak prestatzen du. Sukaldean 3 langile aritzen dira. Ikasturte honetan 11 begirale ditugu. Begiraleak  ere hezitzaileak dira jantokian. Jaten laguntzen diete eta jaten dutena, nola jaten duten, zenbat eta abar kontrolatzen dute eta jolastokian haien harremanak, ekintzetan parte hartzea, haien jolasak, segurtasuna… zaintzen dute.

 

Bazkari aurreko edo bazkalosteko atsedenaldian, txandaren arabera, ikasleek haien adinera egokitzen den atsedenerako edo jolaserako guneak dituzte. 2 urteko ikasleek lo kuluxka botatzen dute haien geletan. 

HARREMANETARAKO KONTAKTOA

T. 688 614 467 (Whatsapp ere hartzen da)

jantokia@anaitasunaikastola.net

ARAUDIA

MENUAK

Menuak Auzolagun-en helbide honetan ere kontsulta ditzakezue: https://menuak.ausolan.com/

LHko jantokia

HHko jantokia

Zaintza-Gela

00.ZAINTZA GELA

Zaintza Zerbitzua borondate onenarekin sortzen da, familiek duten arazo eta ordutegiei erantzuna bilatu asmoz.

Zerbitzuaren kudeaketa IGE-ko komisio batek darama EREMU AKADEMIAren laguntzaz.

EUSKARAren erabilera sustatzen da.

01.NORI ZUZENDUA DAGO?

Haur hezkuntzako (HH) eta Lehen Hezkuntzako (LH) 6.maila arteko ikasleei zuzenduta dago.

Zerbitzua ONGARAI HLHI-ri eta SAN PELAIO IKASTETXEA-ri ere luzatzen zaie.

08.55h-tan ikasle bakoitza dagokion gelara eramango da.

Zaintza gelan gosaltzen ematen da. Amankomuneko kaxa edo diru bote bat jartzen da.

 

02.NON DA?

Zaintza Gela bedelaren etxe ohian gauzatzen da, hirugarren solairuan, 2 urteko gelaren azpian, patio estalitik gertu. Berezko sarrera du, egoki eta garbi seinaleztaturik dago.

 

03.ORDUTEGIA

Goizez, klaseak hasi aurretik, 07.30h-tik  09.00h-etara (progresiboki sartu ahal delarik).

Zaintza Zerbitzua eskola egunetan soilik gauzatzen da, Eskolako Egutegiaren arabera.

Beharren eta eskaeraren arabera Zerbitzua arratsaldez ematea planteatuko da.

 

04.ORDAINDU BEHARREKOA

Prezioa 60€/hileko izango da ume bakoitzeko (gutxieneko  10 haurrentzat).

Posible da haurra egun solte batez eramatea 10€ ordainduta egun horregatik, edozein delarik arrazoia edota urgentzia. Momentuan ordainduko da, bertan, Zaintza Gelan.

Nahiz eta haurra asteko 2, 3 edota 4 egun soilik eraman, kuota osoa ordainduko da.

Zaintza Gela erabiltzeko konpromisoa ikasturte guztirako da (10 hilabete). Ezin da hilabeteka kontratatu. Pentsa diru horrekin kontatzen dela monitorea, segurantza soziala, materiala eta gelaren asegurua ordaintzeko.

Ordainketak hilabetearen hasieran gauzatuko dira banketxe helbideratze bidez.

Bi urteko ikasle edo haur hasi berriei iraileko egokitzapen hilabetea kontuan hartuko zaie.

Luzera, haur bat baino gehiago aportatzen duten familiei, deskontuak aplikatuko zaizkie.

AUKERAK

ORDUTEGIA

PREZIOA

5 EGUN, ASTELEHEN-OSTIRAL

07.30-09.00h

60€/HILERO (10 KUOTA URTEAN)

1 (EGUN BAT SOILIK)

07.30-09.00h

10€/EGUNEKO

 

05.AUTOBUS ZERBITZUA

Zaintza Zerbitzua eta Autobus Zerbitzua independenteak edo bereiziak dira. Dena dela, ahalegina egiten saiatuko da Zerbitzu biak behar dutenei kuota bakar batean biak uztartzen beherapen batekin.

Printzipioz, gurasoen ardura da euren medioekin, haurrak Zaintza Gelara eramatea.

 

06.KONTAKTUA

Edozein zalantza izanez gero jar zaitezte kontaktuan IGEko arduradunarekin email honen bitartez anaitasunazaintza@gmail.com  edota telefono honetara deituz 943 170 188 (EREMU AKADEMIA).

AUTOBUS ZERRENDA 2020-2021


Anaitasuna Ikastolako I.G.E.ko batzorde batek kudeatzen du zerbitzu hau. Zerbitzu pribatua da eta erabilera lehentasuna HPB-ko ikasleek, ikasle txikienek eta urrutien bizi direnek dute.bus-300x202

Zerbitzu honetan begirale bi aritzen dira. Lehenengo txandako ikasleak begirale batek zaintzen ditu ikastolan, bigarren txandakoak iritsi arte.

Zerbitzu honek bi edo lau bidai egiteko aukera eskaintzen du.

Goizez zein arratsaldez, autobusa erabiltzeko txanda bi daude, ibilbidearen arabera.

Lehenengo txandaren ordutegia errespetatuko da (08:20). Gainontzeko ordutegiak, trafikoaren menpe egongo direnez, gutxi gorabeherakoak dira.

GOIZEZ

A.TXANDA

B.TXANDA

IBILBIDEA

ORDUA

IBILBIDEA

ORDUA

S. Lorenzo

08:25

Horacio denda

08:45

Jator

08:27

Malengo

08:49

Kaltxango

08:30

 

 

Malengo

08:32

 

 

EGUERDIAN

Txanda bakarra dago.

JEITSI

IGO

IBILBIDEA

ORDUA

IBILBIDEA

ORDUA

Ikastola

12:30

S. Antonio

14:00

Malengo

12:33 

S. Lorenzo (hotela)

14:03

Gutierrez denda

12:35 

Jator

14:06

Giroa Taberna

 12:38

Kaltxango

14:10

Agirre Kirolak

12:40

Horacio denda

14:13

S. Antonio

12:43 

Malengo

14:15 

S. Lorenzo (hotela)

12:45 

 

 

ARRATSALDEZ

B.TXANDA

A.TXANDA

IBILBIDEA

ORDUA

IBILBIDEA

ORDUA

Ikastola

16:00

Ikastola

16:15

Gutierrez denda

16:10

Malengo

16:18

Horacio Denda

16:13

Agirre Kirolak

16:22

 

 

S. Antonio

16:25

 

 

S. Lorenzo (hotela)

16:28

 

JORNADA TRINKOKO EGUNETAN (iraila eta ekainean)

Jaitsiera orduak aldatzen dira:
    • 1.txandakoak: 13:00etan
    • 2.txandakoak: 14:15ean

EGUN BEREZIETAN

Jaitsiera orduak aldatzen dira:

Abenduko azken eguna:

  • HH eta LH: 12:30ean

Eguen zuri eguna:

  • 1.txandakoak: 13:00etan
  • 2.txandakoak: 14:15ean

Inauteri asteartea:

  • 2 urteko ikasleak: 13:00ean
  • 3 urtetik gorakoak: 14:00etan

Ikastola Eguna:

  • LH-ko ikasleak: 16:00etan (eguerdian ikastolan bazkaltzen dute)
  • HH-koak beti bezala: 12:30ean eta 16:00etan

Edozein informazio jasotzeko IGE-ko arduradunekin kontaktuan jarri zaitezkete helbide elektroniko honetan: anaitasunabus@gmail.com

Zerbitzu honen erabilera araudia hemen kontsultatu dezakezu.

Gure eskola-liburutegia, adin eta zaletasun ezberdinetarako hainbat irakur liburuz eta kontsultarako materialez hornituta dago. Ikasleengan irakur zaletasuna sortzeko ahalegina egiten dugu eta baita ikasleei, arlo ezberdinetako ikaskuntzak burutzeko informazioa zein beste baliabide batzuk lortzeko, aukera errazten diegu.

Ikastetxeak, eskola orduetan, liburutegia baliabide bezala erabiltzen du, non ikasle taldeek irakaskuntza-ikaskuntza jardueren barruan parte hartzen duten, talde-lanean arituz eta elkarrekin bizitzen ikasiz.

Liburutegia

 

Liburutegia

orientazioaIkastetxeko Orientazio Psikopedagogiko lan-taldeak ikastetxeko ikasleen aniztasunari erantzuteko lan egiten du Aholkulariaren gidaritzapean. Lan-talde honetan ari dira aholkularia, PT-ak, logopedak, HIPI-a eta baita hezkuntza laguntzako espezialistak ere. Irakasle espezialista hauek koordinatuta lan egiten dute zailtasun ezberdinak izan ditzaketen ikasleei laguntzeko euren gaitasunen garapenean, ikasgelako eguneroko jardunean modu eraginkorrean integratzen lagunduz. Ikastalde bakoitzeko tutorearekin eta irakasle taldearekin batera lan egiten dute, eta baita, beharrezkoa denean berritzeguneko (B09-Durango) Hezkuntza Premia Berezietako arduradunekin ere.

Honez gain, harreman estua mantentzen du ikastetxeak Udal Gizarte Zerbitzuarekin ere.

Ikastetxeak familiei behar duten laguntza eskaintzen ahalegintzen da eta ikastetxeak eta Hezkuntza Sailak eskaintzen dituzten baliabide eta laguntzak nahiko ez direnean, kanpoko eragileengana jotzeko laguntza eta aholkularitza eskaintzen zaie, lehenengo pediatrarengana bideratuz.

Ikasleen gurasoak dira Ikastetxeko Gurasoen Elkarteko bazkide. IGEko (Ikasleen Gurasoen Elkartea) partaideek OOG-ean eta batzorde ezberdinetan parte hartzen dute eta proposamenak aurkezten dituzte OOG-an hauek erabaki beharreko gaien inguruan. Guraso Elkarteak ematen duen laguntza ekonomikoari esker, ikasleek aukera dute eskolaz kanpoko hainbat ekintzetan eta ikastetxeko ekintza osagarrietan parte hartzeko.

ANAITASUNA IGE

Kuotekin zer ordaintzen da?

1. Ikastolako funtzionamendua

● Arbela digitala

● Hezkidetza: Patioko ordenazio berria, jolasak

● Laborategia

● Eskolako Materiala

2. Formazioa: Guraso eta ikasleei (opera, zarzuela, ciber-segurtasuna,...)

3. Eskolaz Kanpoko Ekintzak (EKE): Antzerkia eta Jolasak

4. Gainontzako EKE-en antolakuntza

5. Eskola Kirola: Atletismo, Futbola, Eskubaloia, Multikirola…

6. Igeriketa Kanpainia

7. Jaiak: Ikastolako Jaia, Olentzero, Gaztañerre, Santo Tomas,...

8. Irteerak: Eguneko irteerak, Barnetegiak (Baratze, Trinkete,…), Eskia,... Bai egonaldia bai autobusa.

Batzorde desberdinetan banaturik dago eta bakoitzak bere zereginak eta ardurak ditu. Hauekin kontaktuan jartzeko:

Zaintza zerbitzua: anaitasunazaintza@gmail.com

Eskolaz Kanpoko Ekintzak: ekeanaitasuna@gmail.com

Kirolak: kirolakanaitasuna@gmail.com

Jantokiko Batzordea: ige.jantokia.anaitasuna@gmail.com

Hezkidetza: hezkidetzanaitasuna@gmail.com

Jai Batzordea: jaibatzordeaikastolaanaitasuna@gmail.com

Autobusa: anaitasunabus@gmail.com

Zuzendaritza Batzordea: anaitasunampa@gmail.com

IGE-ri buruzko informazio gehiago euren blog-ean lor daiteke: http://ampaanaitasuna.blogspot.com.es/

Guraso elkartea

Idazkaritza

  • Arreta ordutegia
    • Jornada trinkoa denean: 09:00-15:00
    • Jornada zatitua denean:
  astelehena asteartea asteazkena osteguna ostirala
Goizez 09:30-12:30 09:30-12:30 09:30-12:30 09:30-12:30 09:30-12:30
Arratsaldez 14:30-16:00 14:30-16:00 14:30-16:00 14:30-16:00 14:30-16:00
  • Telefonoa: 943 171033 

Zuzendaritza

  • Arreta ordutegia
    • Jornada trinkoa denean: 09:00-15:00
    • Jornada zatitua denean:
  astelehena asteartea asteazkena osteguna ostirala
Goizez 09:30-12:30 09:30-12:30 09:30-12:30 09:30-12:30 09:30-12:30
Arratsaldez 14:30-16:00 14:30-16:00 14:30-16:00 14:30-16:00 14:30-16:00

Zuzendariarekin edo Ikasketa buruarekin elkarrizketatzeko hitzordua eskatu behar da idazkaritzan, edo helbide elektronikoa erabili kontaktuan jartzeko.

Irakasleak

  • Arreta ordutegia
    • Haur Hezkuntzako eta Lehen Hezkuntzako 1. zikloko tutore edo irakasleekin hitzordua adosteko, idatzizko oharraz (seme/alabaren bidez helarazi), idazkaritzan kontaktuan jartzeko abisua utziz edo INIKA bitartez egin daiteke.

    • Lehen Hezkuntzako 2. eta 3. zikloko tutore eta irakasleekin hitzordua adosteko, eskola agendaren bidez edo INIKA bitartez egin daiteke.

Jantokia

Jantokiko arduradunarekin edo langileekin elkarrizketatzeko hitzordua eskatu behar da idazkaritzan.

Eskolaz kanpoko ekintzak

Ikastetxeko guraso elkartea (IGE)

IGE-ko blog-aren helbidea honako hau da: http://ampaanaitasuna.blogspot.com.es/

Autobus zerbitzua

Zerbitzu hau kudeatzen duten guraso arduradunekin kontaktuan jartzeko honako helbide elektroniko hau erabili: anaitasunabus@gmail.com