- Idazkaritza
- Jantokia
- Zaintza Gela
- Garraioa
- Liburutegia
- Orientazio psikopedagogikoa
- IGE
- Arretarako ordutegiak
Ikastetxeko idazkaritza 4. solairuan kokatzen da, sarrera nagusian. Bertan kudeatzen dira administrazioko hainbat lan, hala nola, espedienteak, ziurtagiriak, matrikulak, bekak, ekonomia gaiak, eta baita jantokikoak ere.
Idazkaritzako ordutegia
- Jornada trinkoa denean: 09:00-15:00
- Jornada zatitua denean:
astelehena | asteartea | asteazkena | osteguna | ostirala | |
Goizez | 09:00-12:30 | 09:00-13:30 | 09:00-13:30 | 09:00-13:30 | 09:00-12:30 |
Arratsaldez | 14:30-18:00 | 14:30-16:00 | 14:30-16:00 | 14:30-16:00 | 14:30-16:00 |
Telefonoa
943 171033 - 176338
Helbide elektronikoa
Eskolako jantokia gure ikastetxearen gune bat da, beraz, gune hezitzailea da. Anaitasuna Ikastola HLHI-k kudeatzen duena.
Bi jangela ditugu, bata Haur Hezkuntzako umeentzat eta bestea Lehen Hezkuntzako ikasleentzat. Momentu honetan 236 mahaikide ditugu.
Astelehen, astearte eta ostegunetan ikasleek bi txandatan bazkaltzen dute:
- 12:30ean HH-ko ikasleak eta LH 1. eta 2. zikloko ikasleak;
- 13:30ean LH 3.zikloko ikasleak.
Eguneroko bazkaria Auzo-Lagun enpresak prestatzen du. Sukaldean 4 langile aritzen dira. Ikasturte honetan 12 begirale ditugu. Begiraleak ere hezitzaileak dira jantokian. Jaten laguntzen diete eta jaten dutena, nola jaten duten, zenbat eta abar kontrolatzen dute eta jolastokian haien harremanak, ekintzetan parte hartzea, haien jolasak, segurtasuna… zaintzen dute.
Hona hemen hilabete honetako menua eta jantokiko araudia
Bazkari aurreko edo bazkalosteko atsedenaldian, txandaren arabera, ikasleek haien adinera egokitzen den atsedenerako edo jolaserako guneak dituzte. 2 urteko ikasleek lo kuluxka botatzen dute haien geletan. Gainerako ikasleentzako ekintza ezberdinak antolatzen dira gune ezberdinetan: mahai jolasak…
HARREMANETARAKO TELEFONOA
T. 688 614 467
ARAUDIA
MENUAK
1.Hiruileko Ausolan Menuak ikusi:
Menuak Auzolagun-en helbide honetan ere kontsulta ditzakezue: https://menuak.ausolan.com/
LHko jantokia
HHko jantokia
00.ZAINTZA GELA
Zaintza Zerbitzua borondate onenarekin sortzen da, familiek duten arazo eta ordutegiei erantzuna bilatu asmoz.
Zerbitzuaren kudeaketa IGE-k darama EREMU AKADEMIAren laguntzaz.
EUSKARAren erabilera sustatzen da.
01.NORI ZUZENDUA DAGO?
Haur hezkuntzako (HH) eta Lehen Hezkuntzako (LH) 6.maila arteko ikasleei zuzenduta dago.
Zerbitzua ONGARAI HLHI-ri eta SAN PELAIO IKASTETXEA-ri ere luzatzen zaie.
08.55h-tan ikasle bakoitza dagokion gelara eramango da.
Zaintza gelan gosaltzen ematen da. Amankomuneko kaxa edo diru bote bat jartzen da.
02.NON DA?
Zaintza Gela bedelaren etxe ohian gauzatzen da, hirugarren solairuan, 2 urteko gelaren azpian, patio estalitik gertu. Berezko sarrera du, egoki eta garbi seinaleztaturik dago.
03.ORDUTEGIA
Goizez, klaseak hasi aurretik, 07.30h-tik 09.00h-etara (progresiboki sartu ahal delarik).
Zaintza Zerbitzua eskola egunetan soilik gauzatzen da, Eskolako Egutegiaren arabera.
Beharren eta eskaeraren arabera Zerbitzua arratsaldez ematea planteatuko da.
04.ORDAINDU BEHARREKOA
Prezioa 55€/hileko izango da ume bakoitzeko (gutxieneko 10 haurrentzat).
Posible da haurra egun solte batez eramatea 7€ ordainduta egun horregatik, edozein delarik arrazoia edota urgentzia. Momentuan ordainduko da, bertan, Zaintza Gelan.
Nahiz eta haurra asteko 2, 3 edota 4 egun soilik eraman, kuota osoa ordainduko da.
Zaintza Gela erabiltzeko konpromisoa ikasturte guztirako da (10 hilabete). Ezin da hilabeteka kontratatu. Pentsa diru horrekin kontatzen dela monitorea, segurantza soziala, materiala eta gelaren asegurua ordaintzeko.
Ordainketak hilabetearen hasieran gauzatuko dira banketxe helbideratze bidez.
Bi urteko ikasle edo haur hasi berriei iraileko egokitzapen hilabetea kontuan hartuko zaie.
Luzera, haur bat baino gehiago aportatzen duten familiei, deskontuak aplikatuko zaizkie.
AUKERAK |
ORDUTEGIA |
PREZIOA |
5 EGUN, ASTELEHEN-OSTIRAL |
07.30-09.00h |
55€/HILERO (10 KUOTA URTEAN) |
1 (EGUN BAT SOILIK) |
07.30-09.00h |
7€/EGUNEKO |
05.AUTOBUS ZERBITZUA
Zaintza Zerbitzua eta Autobus Zerbitzua independenteak edo bereiziak dira. Dena dela, ahalegina egiten saiatuko da Zerbitzu biak behar dutenei kuota bakar batean biak uztartzen beherapen batekin.
Printzipioz, gurasoen ardura da euren medioekin, haurrak Zaintza Gelara eramatea.
06.KONTAKTUA
Edozein zalantza izanez gero jar zaitezte kontaktuan IGEko arduradunarekin email honen bitartez anaitasunazaintza@gmail.com edota telefono honetara deituz 943 170 188 (EREMU AKADEMIA).
Anaitasuna Ikastolako I.G.E.ko batzorde batek kudeatzen du zerbitzu hau. Zerbitzu pribatua da eta erabilera lehentasuna HPB-ko ikasleek, ikasle txikienek eta urrutien bizi direnek dute.
Zerbitzu honetan begirale bi aritzen dira. Lehenengo txandako ikasleak begirale batek zaintzen ditu ikastolan, bigarren txandakoak iritsi arte.
Zerbitzu honek bi edo lau bidai egiteko aukera eskaintzen du.
Goizez zein arratsaldez, autobusa erabiltzeko txanda bi daude, ibilbidearen arabera.
Lehenengo txandaren ordutegia errespetatuko da (08:20). Gainontzeko ordutegiak, trafikoaren menpe egongo direnez, gutxi gorabeherakoak dira.
GOIZEZ
A.TXANDA |
B.TXANDA |
||
IBILBIDEA |
ORDUA |
IBILBIDEA |
ORDUA |
S. Lorenzo |
08:25 |
Horacio denda |
08:45 |
Jator |
08:27 |
Malengo |
08:49 |
Geraleku taberna (Paco) |
08:30 |
|
|
Malengo |
08:32 |
|
|
EGUERDIAN
Txanda bakarra dago.
JEITSI |
IGO |
||
IBILBIDEA |
ORDUA |
IBILBIDEA |
ORDUA |
Ikastola |
12:30 |
S. Antonio |
14:00 |
Malengo |
12:33 |
S. Lorenzo (hotela) |
14:03 |
Gutierrez denda |
12:35 |
Jator |
14:06 |
Villa gozoki denda |
12:38 |
Geraleku taberna (Paco) |
14:10 |
Agirre Kirolak |
12:40 |
Horacio denda |
14:13 |
S. Antonio |
12:43 |
Malengo |
14:15 |
S. Lorenzo (hotela) |
12:45 |
|
|
ARRATSALDEZ
A.TXANDA |
B.TXANDA |
||
IBILBIDEA |
ORDUA |
IBILBIDEA |
ORDUA |
Ikastola |
16:00 |
Ikastola |
16:15 |
Gutierrez denda |
16:10 |
Malengo |
16:18 |
Villa gozoki denda |
16:13 |
Agirre Kirolak |
16:22 |
|
|
S. Antonio |
16:25 |
|
|
S. Lorenzo (hotela) |
16:28 |
JORNADA TRINKOKO EGUNETAN (iraila eta ekainean)
Jaitsiera orduak aldatzen dira:
- 1.txandakoak: 13:00etan
- 2.txandakoak: 14:15ean
EGUN BEREZIETAN
Jaitsiera orduak aldatzen dira:
Abenduko azken eguna:
- HH eta LH: 12:30ean
Eguen zuri eguna:
- 1.txandakoak: 13:00etan
- 2.txandakoak: 14:15ean
Inauteri asteartea:
- 2 urteko ikasleak: 13:00ean
- 3 urtetik gorakoak: 14:00etan
Ikastola Eguna:
- LH-ko ikasleak: 16:00etan (eguerdian ikastolan bazkaltzen dute)
- HH-koak beti bezala: 12:30ean eta 16:00etan
Edozein informazio jasotzeko IGE-ko arduradunekin kontaktuan jarri zaitezkete helbide elektroniko honetan: anaitasunabus@gmail.com
Zerbitzu honen erabilera araudia hemen kontsultatu dezakezu.
Gure eskola-liburutegia, adin eta zaletasun ezberdinetarako hainbat irakur liburuz eta kontsultarako materialez hornituta dago. Ikasleengan irakur zaletasuna sortzeko ahalegina egiten dugu eta baita ikasleei, arlo ezberdinetako ikaskuntzak burutzeko informazioa zein beste baliabide batzuk lortzeko, aukera errazten diegu.
Ikastetxeak, eskola orduetan, liburutegia baliabide bezala erabiltzen du, non ikasle taldeek irakaskuntza-ikaskuntza jardueren barruan parte hartzen duten, talde-lanean arituz eta elkarrekin bizitzen ikasiz.
Eskola orduetako erabileraz gain, eskolaz kanpoko ekintzetako jarduera bezala antolatu dugu aurten liburutegia. Eguerdietan ikasleei aukera eskaintzen zaie bai irakurketaz gozatzeko zein arlo ezberdinetako lanak egiteko. Eskolaz kanpoko ekintzetako arduraduna eta jantokiko arduradunaren artean antolatzen dute eguerdiko liburutegiaren erabilera, eta jantokiko begiraleak parte hartzen dute zeregin honetan.
Liburutegiaren erabilera arratsaldera era zabaldu nahi dugu, eta horretarako gurasoen partaidetza bultzatu nahi dugu.
Ikastetxeko Orientazio Psikopedagogiko lan-taldeak ikastetxeko ikasleen aniztasunari erantzuteko lan egiten du Aholkulariaren gidaritzapean. Lan-talde honetan ari dira aholkularia, PT-ak, logopedak, HIPI-a eta baita laguntzarako espezialistak ere. Irakasle espezialista hauek koordinatuta lan egiten dute zailtasun ezberdinak izan ditzaketen ikasleei laguntzeko euren gaitasunen garapenean, ikasgelako eguneroko jardunean modu eraginkorrean integratzen lagunduz. Ikastalde bakoitzeko tutorearekin eta irakasle taldearekin batera lan egiten dute, eta baita, beharrezkoa denean berritzeguneko Hezkuntza Premia Berezietako arduradunekin ere.
Honez gain, harreman estua mantentzen du ikastetxeak Udal Gizarte Zerbitzuarekin ere.
Ikastetxeak familiei behar duten laguntza eskaintzen ahalegintzen da eta ikastetxeak eta Hezkuntza Sailak eskaintzen dituzten baliabide eta laguntzak nahiko ez direnean, kanpoko eragileengana jotzeko laguntza eta aholkularitza eskaintzen zaie, lehenengo pediatrarengana bideratuz.
Ikasleen gurasoak dira Ikastetxeko Gurasoen Elkarteko bazkide. IGEko (Ikasleen Gurasoen Elkartea) partaideek OOG-ean eta batzorde ezberdinetan parte hartzen dute eta proposamenak aurkezten dituzte OOG-an hauek erabaki beharreko gaien inguruan. Guraso Elkarteak ematen duen laguntza ekonomikoari esker, ikasleek aukera dute eskolaz kanpoko hainbat ekintzetan eta ikastetxeko ekintza osagarrietan parte hartzeko.
IGE-ri buruzko informazio gehiago euren blog-ean lor daiteke: http://ampaanaitasuna.blogspot.com.es/
Idazkaritza
- Arreta ordutegia
- Jornada trinkoa denean: 09:00-15:00
- Jornada zatitua denean:
astelehena | asteartea | asteazkena | osteguna | ostirala | |
Goizez | 09:00-12:30 | 09:00-13:30 | 09:00-13:30 | 09:00-13:30 | 09:00-12:30 |
Arratsaldez | 14:30-18:00 | 14:30-16:00 | 14:30-16:00 | 14:30-16:00 | 14:30-16:00 |
- Telefonoa: 943 171033 - 176338
- Helbide elektronikoa: idazkaritza@anaitasunaikastola.net
Zuzendaritza
- Arreta ordutegia
- Jornada trinkoa denean: 09:00-15:00
- Jornada zatitua denean:
astelehena | asteartea | asteazkena | osteguna | ostirala | |
Goizez | 11:30-12:30 | 11:30-12:30 | 11:30-12:30 | 11:30-12:30 | 11:30-12:30 |
Arratsaldez | 15:00-16:00 | 15:00-16:00 | 15:00-16:00 | 15:00-16:00 | 15:00-16:00 |
- Helbide elektronikoa: zuzendaritza@anaitasunaikastola.net
Zuzendariarekin edo Ikasketa buruarekin elkarrizketatzeko hitzordua eskatu behar da idazkaritzan, edo helbide elektronikoa erabili kontaktuan jartzeko.
Irakasleak
- Arreta ordutegia
Haur Hezkuntzako eta Lehen Hezkuntzako 1. zikloko tutore edo irakasleekin hitzordua adosteko, idatzizko oharra erabil daiteke (seme/alabaren bidez helarazi) edo idazkaritzan kontaktuan jartzeko abisua utziz egin daiteke.
Lehen Hezkuntzako 2. eta 3. zikloko tutore eta irakasleekin hitzordua adosteko, eskola agendaren bidez egingo da.
Jantokia
- Arreta ordutegia: astelehenero, 14:30-15:00
- Telefonoa: 943 171033 - 176338
- Helbide elektronikoa: jantokia@anaitasunaikastola.net
Jantokiko arduradunarekin edo langileekin elkarrizketatzeko hitzordua eskatu behar da idazkaritzan.
Eskolaz kanpoko ekintzak
- Arreta ordutegia: astelehenetik ostegunera, 17:00-18:00
- Telefonoa: 943 171033 - 176338
- Helbide elektronikoa: eskolazkanpokoekintzak@anaitasunaikastola.net
Ikastetxeko guraso elkartea (IGE)
- Arreta ordutegia: astearte goizetan.
- Telefonoa: 943 171033 - 176338
Arduradunarekin kontaktuan jartzeko abisua utzi daiteke ikastetxeko idazkaritzan.
IGE-ko blog-aren helbidea honako hau da: http://ampaanaitasuna.blogspot.com.es/
Autobus zerbitzua
Zerbitzu hau kudeatzen duten guraso arduradunekin kontaktuan jartzeko honako helbide elektroniko hau erabili: anaitasunabus@gmail.com