IKASKUNTZA KOOPERATIBOA programa osoa deskargatu
Ikasketa kooperatiboa ikasle-talde txikien erabilera didaktikoa da. Talde horietan ikasleek elkarrekin lan egiten dute norberaren eta besteen ikasketa maila maximizatzeko.
Ekipo hauetan kide guztiek parte hartzen dutela bermatuko dugu eta euren artean elkarrekintza dagoela ziurtatuko dugu.
ikasleek oso rol aktiboa hartzen dute.
Ikasketa kooperatiboko talde bateko kideek( ikasleek) erantzukizun bikoitza dute:
Irakasleak irakasten diena ikastea.
Eta taldeko kideek ere ikas dezaten laguntzea.
Eta irakasleek ikasketa kooperatiboko taldeek helburu bikoitza lortzeko erabiltzen dituzte:
Eskolako edukiak ikastea.
Eta taldean lan egiten ikastea, eskolako beste eduki bat izango balitz bezalaxe. Hau da, ikasteko kooperatzea eta kooperatzen ikastea...
Ikasketa kooperatiboa lau puntutan oinarritzen da:
- Ikastetxe eta gela inklusibo batek mundu guztia hartzen du barne. Ikasgela inklusiboak ahalbidetzeko modu bakarra, ikasgela horietan ikasketa modu kooperatiboan egituratzea da.
- Kooperatzea laguntzea baino gehiago da: kooperazioaren atzean funtsezko balioak daude; esaterako, elkartasuna eta desberdintasunengatiko errespetua.
- Zenbait komunikazio gaitasun eta gaitasun sozial ezin daitezke praktikatu eta ikasi ,ikasleek ez badute elkarrekin lan egiteko aukerarik.
- Ikasle guztien errendimendu akademikoa haundiagotu nahi du.
IK/KI programa («Ikasteko kooperatu / Kooperatzen ikasi»):
Taldean ikasten irakasteko jarduera multzoa, hiru esku-hartze eremu osagarri jorratzen dituena:
- A esku-hartze eremua: Ikasgelako taldea kohesionatzera, taldean lan egiteko prestatzera, kooperaziorako jarrera hartzera eta pixkanaka ikasketa komunitate txiki bat bilakatzera bideraturiko jarduerak.
- B esku-hartze eremua: Talde-lana irakasteko eta ikasteko erabiltzera bideraturiko jarduerak (talde-lana baliabide gisa).
- C esku-hartze eremua: Taldean lan egiten irakastera bideraturiko jarduerak (talde-lana eduki gisa)
Eskuhartze-eremuak...