ERREKLAMAZIOETARAKO OINARRIZKO PROTOKOLOA

Edozein arazo dela medio, ikastetxeari erreklamazioren bat egin nahi bazaio, honako bide hauek jarraitzea gomendatzen dugu:

SEME-ALABAREN IKASGELAKO ARAZOREN BAT DENEAN.

1. Seme-alabaren tutorearekin hitz egin, egoera azalduz eta irtenbide bat bilatzen ahaleginduz.

2. Tutorearekin izandako elkarrizketan arazoari irtenbiderik ematen ez bazaio, ikastetxeko Zuzendaritzara jo daiteke, honetarako, idazkaritzan eta ikastetxeko web orrialdean eskura dauden erreklamazio orriak erabiliz. Erreklamazio orria bete ondoren ikastetxeko Zuzendaritzari helarazi behar zaio, zuzenean ikastetxeko Idazkaritzan entregatuz edo ondorengo helbide elektronikora bidaliz:

zuzendaritza@anaitasunaikastola.net

Ikastetxeko Zuzendaritza, erreklamazio hauei lehenbailehen erantzuten ahaleginduko da.

IKASTETXEAREKIN LOTUTAKO BESTE EDOZEN ERREKLAMAZIO EGIN NAHI DENEAN

Ikastetxeko Zuzendaritzara jo daiteke, honetarako, idazkaritzan eta ikastetxeko web orrialdean eskura dauden erreklamazio orriak erabiliz. Erreklamazio orria bete ondoren ikastetxeko Zuzendaritzari helarazi behar zaio, zuzenean ikastetxeko Idazkaritzan entregatuz edo ondorengo helbide elektronikora bidaliz:

zuzendaritza@anaitasunaikastola.net

Ikastetxeko Zuzendaritza, erreklamazio hauei lehenbailehen erantzuten ahaleginduko da.

 

INFORMAZIOA

INIKA

Aurten ikastetxeak INIKA App-a martxan jarri du familientzat komunikatzeko bide berri bat zabalduz. Sistema honetan hezkuntza komunitate guztiak parte hartzen du: familiak, irakaslegoa, eta ikastetxeko behar desberdinei erantzuteko sortuta dago: komunikatiboa, administrazioa, akademikoa,...

Familiek euren seme alaben inguruko informazioa zuzen-zuzenean jasotzeko ahalmena dute beraien aurrerapen akademikoak egunean jarraitzeko. Ikastetxeak, irakasleak eta familiek hezkuntza komunitateko kideekin elkarreraginean parte hartu ahal izango dute.

Modu honetan, mugikorraren bidez edota web orrialdeko estekaren bidez komunikazio bide berri bat ireki dugu.

 

Edozein zalantza edo iradokizun dela medio, ikastetxearekin harremanetan jar zaitezke horretarako dugun formularioaren bidez.

FORMULARIOA