2022-06-03

L.H.6ko ikasleak eta hiru irakasle ekainaren 6, 7 eta 8an Ullibarri-Ganboa urtegiko Zuhatza irlara joango dira. Hiru egunetako egonaldia izango dute ur ekintzak eta talde kohesioa gauzatzeko, elkar hobeto ezagutzeko, harremanak sendotzeko eta ondo pasatzeko.

Bertan  bi gau pasatuko dituzte ekintza desberdinak eginez: bizikletaz ibili, windsurf, kayak, paddle surf.

Egonaldi hau Ikastolak antolatzen du IGEren diru laguntzarekin.

Anaitasuna HLH
telefonoa943899171
helbidea
Ongarai kalea, Ermua
  • Kokapena
    Lege oharra | Pribatutasun politika | Cookie Politika

    Eusko Jaurlaritzak diruz lagundua