Bihar, arratsaldeko 17:30etan, 5. eta 6. mailako ikasleak Ermuan antolatu den “Mundu bat bertso” jaialdian parte hartuko dute. Jaialdi hau “Ermuko Bertso Topaketa” proiektuaren barruan dago. Bertan, ikastetxe desberdinetako ikasleak ikasturtean zehar landutako bertsoak abestuko dituzte.
Ekintza hau Bizkaiko Bertsozale Elkartearen laguntzarekin antolatzen da.