2022-01-18

Kaixo,

 
Urtarrilaren 22an, larunbata, 17:30ean Lobiano Kultur Gunea, Udal Liburutegiak antolatuta, 3 eta 8 urte bitarteko umeentzako “Sorginen hitzak” euskarazko ipuin kontaketa izango da.
 
Sarrera doakoa da. Bertaratu ahal izateko, aldez aurretik erreserbatu behar da plaza 943 17 92 12 telefonora deituz, WhatsApp bat bidaliz (https://wa.me/34943179212) edo helbide elektroniko bat, biblioteca@udalermua.net helbidera, haurraren izen-abizenak eta adina adieraziz. 

COVID-19a prebenitzeko, nahitaezkoa da maskara erabiltzea 6 urtetik gorako haurrentzat, eta adin horretatik beherakoentzat ere erabiltzea gomendatzen da, parte hartzaile guztien osasuna bermatzeko xedez.
 
Eman izena!
Anaitasuna HLH
telefonoa943899171
helbidea
Ongarai kalea, Ermua
  • Kokapena
    Lege oharra | Pribatutasun politika | Cookie Politika

    Eusko Jaurlaritzak diruz lagundua