Datorren asteazkenean, urtarrilaren 20an, HHko 3, 4 eta 5 urteko ikasle taldeak Danborrada ospatuko dute. Ekintza C patioan izango da, eta, euria bada, patio estalian.
Aurten BARNE EKINTZA izango da, eta, egoerak eskatzen dituen segurtasun neurriak hartuko dira.
Euskal Herriko ohiturak ezagutzeko baliogarria den ekintza da, eta , gainera, ikasleak danborrak astinduz ondo pasatzeko.
Ikastolak eta HHko irakasleak antolatzen dute.