2020-12-04

Guraso agurgarriak:

Datozen egunetan, AMPA-ren laguntzarekin batera, Lehen hezkuntzako  5. mailako ikasleentzat 4 orduko sexu heziketa programa abiatuko dugula jakinarazten dizuegu.

Erabiliko den metodologia eta argudio sexologikoa, taldeetako beharrizan eta berezitasunetara egokituko dira.  Ikastaroa DESIRAK taldeak emango du.

Sexu harremana afektibitatearekin lotzeaz gain, sexualitatea mezu baikor batez janztea da proposamen honen egitasmoa, beldurra, tabua, errua eta abarrekoak  horrela kaleratuz. Gure ikasleen sexu hazkuntzan, norberaren ardura eta heldutasuna areagotuko duen ikuspuntua izango da batik bat.

Esperientziak, kezkak, iritziak eta iradokizunak eztabaidatzeko sekulako aukera bihurtzeko asmotan, sexu hezitzaileen eta zuen arteko topaketa ONLINE-a antolatu dizuegu.

Parte hartu nahi duzuenok prestakuntza emango duten pertsonekin jarri  behar zarete harremanetan hurrengo helbide elektronikoan: info.desirak@gmail.com

Abenduak 10, online formatua.

Anaitasuna HLH
telefonoa943171033
helbidea
Ongarai kalea, Ermua
  • Kokapena
    Lege oharra | Pribatutasun politika | Cookie Politika

    Eusko Jaurlaritzak diruz lagundua