2020-11-20

Kaixo familia,

Jakinarazi nahi dizuegu datorren asteartean, azaroaren 24an, 18: 30ean, IGE-aren laguntzarekin, familientzako “Berdintasunean hezi eta hazi” tailerra egingo dela Lobianon. Bertan, genero-estereotipoez eta horiek eraisteko lan egiteko moduaz jabetuko gara. Gai zehatzak ere landuko ditugu, hala nola jostailu motak eta sexismoa, ezagutzen ditugun genero-estereotiporik gabeko jolas motak, autokontzeptua eta autoestimua eraikitzea, adibidearen bidez nola hezi, etab.

Azken batean, berdintasunean hezteko tresnak eta estrategiak emango ditugu, gure seme-alabak askeak eta, ondorioz, zoriontsuagoak izan daitezen.

Plazak mugatuak dira eta izen-emate ordenaren arabera egingo dira.

Eskerrik asko, hezkidetza batzordea (IGE)

Anaitasuna HLH
telefonoa943171033
helbidea
Ongarai kalea, Ermua
  • Kokapena
    Lege oharra | Pribatutasun politika | Cookie Politika

    Eusko Jaurlaritzak diruz lagundua