Datorren ostegunean, urriak 15, LHko 5 mailako ikasleak Debara irteera izango dute. Autobusez joango dira. Bertan uraren analisia, ingurumena aztertu eta harrietan ibiliko dira arrainak ikusten eta hartzen.
Irteera hau AZTERKOSTA proiektuan parte hartzeko da, gure kostaldeko zainketaren kontzientzia hartzeko eta egun ona pasatzeko.
Ikastolak eta Ermuko Udalak antolatzen du.