2020-10-05

Datorren ostiralean, urriak 9, L.H.ko 6. mailako ikasleak Urbiara txangoa izango dute; Arantzazura ( Oñati) autobusez joango dira eta, handik, Urbiara oinez.

 

Ekintza honekin, Aizkorri mendizerraren magala ezagutuko dute aire zabaleko inguruan ibiliz. Bertan naturaz gozatuko dute eta, bide batez, kirola egingo dute.

 

Anaitasuna Ikastolako G.H.ko irakaslea eta 6. mailako tutoreak antolatu dute, guraso elkartearen laguntzarekin.

 

 

 

Anaitasuna HLH
telefonoa943171033
helbidea
Ongarai kalea, Ermua
  • Kokapena
    Lege oharra | Pribatutasun politika | Cookie Politika

    Eusko Jaurlaritzak diruz lagundua