Lehen Hezkuntzako 1go, 2. eta 3. mailako ikasleak, otsailaren 4a asteartea, herritik zehar ibiliko dira Santa Ageda-ko koplak kantatzen goizeko 11:30etatik aurrera; gero Ikastolara igoko dira betiko orduan irteteko. Euria egin ezkero ez da kalejirarik egongo.
Lehen Hezkuntzako 4., 5. eta 6. mailako ikasleak arratsaldez aterako dira, 14:30etan, Ikastolatik eta arratsaldeko 16:00an plazan bukatuko dute.
Ikastolak antolatzen du.