2019-10-28

Anaitasuna Ikastolako sarrera nagusian LGTBIQ eta emakumeen askatasuna aldarrikatu nahi duten bankuak daude. Ikastolako ikasleek maitasun osoz margotu dituzte bankuak, baina, bakarrik daude eta konpainia behar dute. Animatu eta atera argazki bat bertan.

Aniztasuna eta baloreak (tolerantzia, elkartasuna, poztasuna, laguntasuna…) hobekien islatzen dituen argazkiak liburu baten saria izango du.

Lehiaketan 3 sari banatuko dira:

  • Ikasleak (Irakasleak ikastaldeari aterako du argazki bat).
  • Ikastolako langileak.
  • Ikastolako familiak.

Argazki guztiak aarriaga@anaitasunaikastola.net emailera bidali behar dira, parte-hartzaileen izen abizenak eta maila adieraziz.

Argazkiak aurkezteko epea urriaren 28tik azaroaren 15era izango da.

Anaitasuna HLH
telefonoa943171033
helbidea
Ongarai kalea, Ermua
  • Kokapena
    Lege oharra | Pribatutasun politika | Cookie Politika

    Eusko Jaurlaritzak diruz lagundua