Santa Ageda eguna otsailaren 5ean da, baina Euskal Herrian bezperan abesteko ohitura dugu.
Anaitasuna Ikastolako 1, 2 eta 3. mailakoak 11:30 kaleetan zehar abestera irtengo dira.
4, 5 eta 6. mailakoak berriz, 14:30 makilen laguntzaz kantuan ibiliko dira eta beste leku batzuren artean nagusien egoitzan abestuko dute. Kalez kale “Santa Ageda” eta “Gizon arruntaren koplak” abestuko dituzte.
Bukatzerakoan, ikasleak plazatik zuzenean etxera joango dira.