Ekainaren 1an (ostirala), 1. Zikloko eta 2. Zikloko ikasleak ikasturte bukaerako txangoa egingo dute. Goizeko 9:00etan ikastolatik irtengo dira. 1. ziklokoak autobusez Oletaraino eta gero bide gorritik Lekitxora joango dira. 2. Ziklokoak aldiz, Sukarrietara. Bertan eguna pasa ondoren, arratsaldeko 16:00 etarako ikastolara itzuliko dira.