Maiatzaren 18an (ostirala), 11:30-12:30 bitartean, 5. mailako ikasleek plazan “ liburu ezkutua” jolasa izango dute.
Ekintza hau, Euskal Birusak antolatutako “ euskal liburu eta diska azoka”-ren inguruan egingo da. Ikasleek taldeka, azokan zehar pista eta proba batzuk jarraituz, galdera sorta bat erantzun beharko dute. Horretarako, postu desberdinak arakatu eta aztertu beharko dituzte.
Helburua, liburugintzara hurbiltzea, liburuak esku artean erabiltzea eta informazioa bilatzen ikastea da.