Abenduaren 1an, ostirala, LHko ikasleak operaz gozatzeko aukera izango dute, “Operadivertimento”-ren eskutik. Aukera bera HHko ikasleek, azaroaren 3an izan zuten. 50 minutuko bi saio egongo dira: 10:00etatik 10:50etara eta 11:30etatik 12:20etara. Musika genero hau, ez da oso ezaguna txiki eta gazteen artean eta ekitaldi honekin opera eurengana hurbiltzea nahi izan dugu. Euren gustokoa izatea espero dugu.