Apirilaren 7an (ostirala), arratsaldeko 15:15ean, Ermuko kaleetan zehar, korrika txikia ibiliko da. Ikastetxe guztietako ikasleek parte hartuko dute eta maila bakoitzeko ikasleak dagokien lekuetan egongo dira korrika txikian sartzeko. Sallabenten hasiko da eta plazan bukatuko da eta gero ekintza desberdinak egongo dira. Ekintza hau AEK euskaltegiak antolatzen du ikastetxeen partaidetzarekin.
Gogoratu KORRIKA 2017, 22:15 etan pasatuko dela.
IKA IKA IKA HEMEN DATOR KORRIKA