Guraso elkartetik bultzatuta, ikastola hezkidetzaileagoa lortzeko prozesua abiatu dugu gure eskolan. Prozesu hori aurrera eramateko beharrezkoa da hezkuntza komunitate osoa inplikatzea (ikasle, irakasle eta nola ez, gurasoak).
Horren haritik, ikasturte honetarako lan saio batzuk antolatu ditugu eta horietan parte hartzera gonbidatu nahi zaitugu. Hauxek dira gurasoei zuzendutako 2 lan saioak eta horietan landuko ditugun gaiak:
Saioak Lobiano Kultur Etxean egingo dira, arratsaldeko 6:30etatik 8:30etara. Lan taldeak mugatuak izango dira, helburua lan saio praktikoak eta dinamikoak egitea baita. Horrexegatik, ezinbestekoa izango da izena ematea eta baita ere bi saioetan parte hartzeko konpromezua hartzea.
Izena emateko deitu 943171033 telefonora edota idatzi mezua zuzendaritza@anaitasunaikastola.net posta elektronikora. Izena emateko azken eguna Martxoaren 2a izango da.