Irailaren 16tik 22ra, ” mugikortasunaren europear astea” ospatzen da. Astean zehar ekintza desberdinak burutuko dira. Hori dela eta, irailaren 22an 11:00etatik 12:30etara 6. mailako ikasleak Arizmendi frontoira joango dira bizikletaz, antolatutako ekintzetan parte hartzera.