Hurrengo astelehena hilak 16 hasi eta 2 astetan zehar, Udal Liburutegiak Gizarte Hezkuntzan eta Esparru Psikosozialean Esku Hartzeko Zerbitzuarekin batera, Anthony Browen “Tunela”album ilustratuaren inguruko ariketa literarioa egiteko aukera emango digute. Aretoan kokatuko dute “Tunela”-ren erakusketa eta irakasleek formakuntza jaso ondoren HH-ko eta LH-ko taldeak bertatik pasatuko dira egun desberdinetan jarduera egitera. “Tunela” liburuan anai-arreben harremanak, beldurrak edo genero identitatea bezalako gai interesgarriak tratatzen dira.