2016-03-07

Bihar, martxoak 8, Emakumeen Nazioarteko Eguna izango da. Hori dela eta, ziklo bakoitzean ekintza desberdinak egingo ditugu egun hau ospatzeko. 

Haur Hezkuntzakoak azken egunotan mural bat osatzen joan dira historian zehar edota euren inguruan garrantzitsuak diren edo izan diren emakumeekin. Lehen zikloan jostailuen erabilera sexistaren inguruan hausnartuko dute jolas baten bitartez. Bigarren zikloan ipuin tradizionalak eta ipuin alternatiboak alderatuko dituzte estereotipo sexistak identifikatu eta aldatzeko. Hirugarren zikloan, emakume ospetsuren baten biografia osatuko dute. 

Anaitasuna HLH
telefonoa943171033
helbidea
Ongarai kalea, Ermua
  • Kokapena
    Lege oharra | Pribatutasun politika | Cookie Politika

    Eusko Jaurlaritzak diruz lagundua