Hurrengo otsailaren 9an, asteartea, Inauteri eguna ospatuko dugu. 10:30tan H.H-ko ikasleak kalera aterako dira dantza batzuek egitera (eguraldi txarra eginez gero 11:00tan dantzatuko dute patio estalian). Ordu berean L.H-ko ikasleak Antzokira joango dira beraien emanaldia eskaintzera.
Egun honetako ordutegia 9:00-14:00 izango da. Ikasleek ogitarteko bat ekarriko dute eta irakasleekin batera bazkalduko dute. Jantoki zerbitzua 2 urtekoentzat bakarrik izango da.
Autobus zerbitzua erabiltzen dutenek 14:00tan hartuko dute egun honetan.