2016-01-29

Datorren otsailaren 4an Eguen Zuri eta Santa Ageda egunak direla eta, ordutegia 9:00-13:00 izango da. Ikasleak baserritarrez jantzita edo praka bakeroekin eta zapiarekin jantzita egongo dira.

Lehen Hezkuntzako ikasleak kaleetan zehar abestera aterako dira. 1. , 2., eta 3. mailakoak 10:00tan eta 4., 5., eta 6. mailakoak 11:45tan. Euria egiten badu LH 1., 2., eta 3. mailakoek 10:30tan abestuko dute patio estalian eta 4., 5., eta 6. mailakoek 12:30tan.

Jantoki eta autobus zerbitzuak egongo dira. Jantokira ez doazen ikasleek 13:00tan izango dute autobusa eta jantokira doazenek 14:15tan. 

Anaitasuna HLH
telefonoa943171033
helbidea
Ongarai kalea, Ermua
  • Kokapena
    Lege oharra | Pribatutasun politika | Cookie Politika

    Eusko Jaurlaritzak diruz lagundua