Ekainaren 4an, 6.mailako ikasleak Lekeitiora joango dira. Urtero antolatzen diren Jolas Topaketetan parte hartuko dute. Topaketa hauek Karraspioko hondartzan ospatzen dira. Egunean zehar, ikasleek aukera izango dute jolas ezberdinetan parte hartzeko beste ikastetxe batzuetako ikasleekin batera.
