Maiatzaren 7an, Ermuko Udal Euskara Zerbitzuak antolatutako EUSKAL LIBURU ETA DISKO AZOKA ospatuko da herriko plazan. Bertan, 5. mailako ikasleak “Liburu ezkutua” jolasean parte hartuko dute. Jolas honetan, ikasleak pista batetik betera joan behar dira, horretarako eskatzen zaien informazioa liburuetan bilatuz. Jolas honekin bilatzen diren helburuak, besteak beste, honako hauek dira: ikasleak liburugintzara hurbiltzea, liburuak esku artean izaten ohitzea, informazioa bilatzen ikastea eta liburuekin jolasten aritzea.