Martxoaren 27an, ostiral arratsaldean, Haur Hezkuntzako 3, 4 eta 5 urteko ikasleentzat KORRIKA TXIKIA antolatu dute HH-ko tutoreek ikastolako patio estalian.
Pasadan astelehenean, martxoaren 23an, euria egin zuenez, ikastolako ikasle txikienek (3 eta 4 urtekoek) ezin izan zuten herri mailan antolatu zen KORRIKA TXIKIAN parte hartu. Horregatik, HH-ko tutoreek pentsatu dute ikastolan bertan KORRIKA TXIKIA ospatzea HH-ko ikasle guztiekin batera.