Urtarrilaren 20an, asteartea, arratsaldeko 15:30ean, San Sebastian eguneko Danborrada ospatuko dugu ikastolan. Danbor joleak, urtero legez, Haur Hezkuntzako ikasleak izango dira.
Euririk ez bada C patioan ospatuko dugu Danborrada, baina euria bada 3. solairuko patio estalian izango da.
Danborrada ikustera gonbidatzen zaituztegu guztiok!
*Autobuseko erabiltzaileentzako oharra: gogoratzen dizuegu, egun honetan (16:00etan) autobusa erabiliko ez duzuenok abisatu egin behar duzuela.