Maiatzak 26, 27 eta 28an Lehen Hezkuntzako ikasleek KONTSUMOBIDE tailerretan parte hartuko dute ikastetxean.
1. zikloko ikasleek honako tailer hauetan parte hartuko dute: Supermekatu, Jolasak eta Barazki eta Fruitak.
2. zikloko ikasleek honako tailer hauetan parte hartuko dute: Supermerkatua, Jolasak eta Elikagaiak. Azken tailer honetan pizza egiten ikasiko dute.
3.zikloko ikasleek aldiz, honako hauetan parte hartuko dute: Publizitatea eta Teknologia Berrien tailerretan.
Gogoratu nahi dugu baita, gurasoentzat ere tailer bat antolatu dela maiatzaren 28an, arratsaldeko 16:30-18:00 bitartean Lobiano Jauregian “Adingabeak eta sakeleko telefonoa” gaiaren inguruan izango da. Ludoteka zerbitzua egongo da.