Datorren ostiralean, maiatzak 9, Udaleko Euskara Sailak antolatutako “Liburu Ezkutua” jolasean” parte hartuko dute 5.mailako ikasleek . Ekintza hau, urtero antolatzen den “Euskal Liburu eta Disko Azoka” jardueraren barruan txertatzen da.
5.mailako ikasleek 11:00-12:30 bitartean parte hartuko dute herriko plazan antolatuko den jolas honetan.
Euskal Liburu eta Disko Azoka honen helburuak , besteak beste, hauek dira: ikasleak liburugintzara hurbiltzea, liburuak esku artean izaten ohitu, informazioa bilatzen ikasi eta liburuekin jolasten aritzea. Hori guztia talde lana sustatuz eta harreman informaletan euskara erabiliz.
Ikasleek lau edo bost laguneko taldeetan antolaturik, pistak eta probak izango dituzte. Erantzuna liburuetan topatu ondoren liburuak (edo irakasleak) beste pista batera bideratuko dituzte.
Informazio gehiago hemen