Aste honetan ingeleseko antzerki bi egingo dituzte 2.zikloko ikasleek.
- Apirilaren 3an, 4.maila B-ko ikasleek “WHERE´S THE MAGICIAN” antzezlana egingo dute ikastolako aretoan arratsaldeko 14:45ean. Antzezlan hau ikusteko gonbidapena luzatu zaie familiei eta baita 3.mailako ikasleei ere.
- Apirilaren 4an, 3.maila A-ko ikasleek “THE WOLF AND THE FIVE LITTLE KIDS” antzezlana egingo dute ikastolako aretoan arratsaldeko 15:00etan. Antzezlan hau ikusteko gonbidapena luzatu zaie familiei eta baita 2.mailako ikasleei ere.