Martxoaren 28an Arantza Ibarra idazlea etorriko da 2. mailako ikasleengana. Eusko Jaurlaritzak bultzatutako “Idazleak ikastetxean” programaren barruan, aurten, 2. mailako ikasleek Arantza Ibarraren “Zer gertatzen zaio eguzkiari?” liburua irakurri dute eta honen inguruko jarduera izango dute idazlearekin.