Martxoaren 4an Inauteri eguna ospatzen dugu ikastolan. Egun honetan ikasleen ordutegia honako hau izango da:
– 2 urtekoentzat: 09:00etatik 13:00etara.
– 3 urtetik 6.mailara artekoentzat: 09:00etatik 14:00etara.
10:30ean ikastetxetik abiatuko gara kalejiran ikasle eta irakasle guztiok, 2 urtekoak ezik. H.H.-ek kalejira burutuko dute herrian zehar (Eroski, Zubiaurre eta Plazan dantzatuko dute) eta L.H-koak udal-antzokira joango dira Inauterietako jaialdia ospatzeko. Jarduera hauek bukatu ondoren guztiok ikastolara itzuliko gara bazkaltzera.
Jantoki zerbitzua bakarrik 2 urteko ikasleentzako egongo da, gainerako ikasle guztiek etxetik ekarritako ogitartekoa jango dute ikastolan.
Autobus zerbitzua:
– 13:00etan, jantokian bazkaltzen ez duten 2 urteko ikasleentzat.
– 14:00etan, gainerako ikasle guztientzat.