2014-02-25

Otsailaren 26an, 6.mailako ikasleak Urkiolako Natur-Parkea ezagutzeko irteera egingo dute. Ikastetxetik irtengo dira autobusez eta ikastetxera itzuliko dira arratsaldeko 16:00ak ingururako. Irteeraren helburua, ikasleak natur ingurunea zaintzeak duen garrantziaz jabetzea da.

Bertan kilometro eta erdi inguruko ibilbidea egingo dute zuhaitz eta zuhaixkak ezagutuz.Ibilbidean zehar hegaztien behatokia ere ikusiko dute. Ondoren, Toki alai parketxea eta Letona Korta baserria bisitatuko dituzte.

Anaitasuna HLH
telefonoa943171033
helbidea
Ongarai kalea, Ermua
  • Kokapena
    Lege oharra | Pribatutasun politika | Cookie Politika

    Eusko Jaurlaritzak diruz lagundua