Otsailaren 21ean, 3.mailako ikasleak Udaleko Ingurumen Hezkuntza Zerbitzuak antolatutako “Ermua ezagutzen” tailerra burutuko dute.
3.maila A-koak 11:00-12:30 bitartean burutuko dute jarduera. Jarduera bukatu ondoren etxean bazkaltzen dutenak zuzenean etxera abiatuko dira eta ikastetxeko jantokian bazkaltzen dutenak irakaslearekin itzuliko dira ikastetxera.
3.maila B-koak 14:30-16:00 bitartean burutuko dute jarduera. Etxean bazkaltzen dutenak zuzenean irakaslearekin adostutako tokira abiatuko dira. Ikastetxean bazkaltzen dutenak irakaslearekin jeitsiko dira topogunera. Jarduera bukatu ondoren zuzenean etxera joango dira ikasleak.