Otsailaren 4an, Agate Deuna ospatzeko ohitura den legez, Lehen Hezkuntzako ikasleak kalera irtengo dira abestera. Gozean, 1., 2. eta 3. mailako ikasleak ikastolatik 11:00 irtengo dira eta ibilbidean zehar honako toki hauetan abestuko dute: Eroski parean, herriko plazan eta Zubiaurre kaleko goiko aldean.
Arratsaldez, 14:30ean irtengo dira ikastolatik 4, 5. eta 6. mailakoak eta ibilbidean zehar honako toki hauetan abestuko dute: Eroski parean, Komentukuan, Zubiaurre kaleko goiko aldean eta bukatzeko herriko plazan.