2023-06-01

Ermuko Euskalzaleen Sareak Ermuan Bagara ekimenaren edizio berria antolatu du astebururako. Jarduera hauen helburua gure herrian euskararen erabilera hedatzea da. Horretarako, elkartea, ikastetxe eta establezimendu ugarik parte hartuko dute.

Ekintza ugari egongo da eta bertan parte hartzera animatzen zaituztegu.

Bertan elkar ikusiko dugu.

ERMUAN BAGARA

2023-05-30

Bihar, maiatzak 31, LH1eko ikasleek proiektuarekin loturiko irteera egingo dute. Autobusez Azpeitira joango dira eta, ibilbide bat oinez egin ondoren, Sakona Etxaldera helduko dira. Bertan, tailer batzuk burutuko dituzte. Ekintza hau irakasleek antolatu dute, IGEren dirulaguntzarekin.

2023-05-30

             DISFRUTATZEKO PREST!

2023-05-26

Datorren astelehenean, maiatzaren 29an, 3, 4 eta 5 urteko ikasleek ikasturte amaierako txangoa egingo dute. Etxebarrira joango dira eta, eguraldiak uzten badu, ur-txorroetan gozatuko dute. Aukera ezin hobea izango da Haur Hezkuntzako 2. zikloko haurrak elkarrekin primeran  pasatzeko. Irteera hau irakasleek antolatzen dute, IGEren dirulaguntzarekin.

2023-05-26

Datorren astelehenean, maiatzaren 29tik ekainaren 1era, LH4ko ikasleek zikloko egonaldia izango dute Sukarrietako barnetegian. Bertan, Ingurumen Hezkuntzako proiektu bat garatuko dute: “Lurzorua edo Planeta“. Elkarbizitzarako esperientziak garatzeko eta iraunkortasunaren aldeko jarrerak sustatzeko aukera paregabea izango da. Irteera hau BBKk antolatzen du, IGEren dirulaguntzarekin.

2023-05-25

Bihar, maiatzak 26, 1. zikloko ikasleek ikasturte bukaerako irteera egingo dute. Autobusez Etxebarrira joango dira eta, hamarretakoa bertan jan ondoren, bidegorritik oinez, Markinara helduko dira. Han bazkalduko dute eta, eguraldi ona izanez gero, ur-txorroetan gozatzeko aukera izango dute.

2023-05-24

Gaur, maiatzak 25, arratsaldeko 17:30etan, LH6ko ikasleak Bertso Galan parte hartuko dute, Ermuko Antzokian. Saioan zehar, Ermuko ikastetxeetako ikasleen edota inguruko bertsolarien bertsoak entzun ahalko ditugu beste zenbait ekintzen artean. Ekintza hau Bizkaiko Bertsozale Elkartetik antolatuta dago, Mundu bat bertso egitasmoaren barruan, Ermuko Udalaren laguntzaz.

Sarrera doakoa da eta Bertso Gala honetara ikasle, guraso, senide zein zaletu guztiok duzue etortzeko aukera, ziur gustura pasatuko duzuela!

2023-05-23

Bihar, maiatzaren 24an, LH6ko ikasleek orientazio-topaketak dituzte Otxandion. Bertan, AbadiƱoko, Mendaroko eta Gopegiko ikasleekin batera, orientazioko ariketak egingo dituzte, basoan zehar. Irteera hau irakasleriak antolatu du, IGEren dirulaguntzarekin. 

2023-05-19

Maiatzaren 22an HH5eko ikasleak Lekeitiora joango dira gau bat pasatzera. Bertan jarduera desberdinak egingo dituzte, besteak beste: mendi-irteera, arraunketa, Lekeitioko arrain-kofradia ezagutu eta hondartzan ibili. Etxetik kanpo esperientzia polit bat izateko eta beraien arteko harremanak sendotzeko aukera paregabea izango dute. Ekintza hau irakasleek antolatu dute IGEren dirulaguntzarekin.

2023-05-17

 Gaur, maiatzak 17, Homofobiaren, Transfobiaren eta Bifobiaren Aurkako

Nazioarteko Eguna ospatu dugu; horretarako, ekintza ezberdinak egin ditugu. 

Anaitasuna HLH
telefonoa943899171
helbidea
Ongarai kalea, Ermua
  • Kokapena
    Lege oharra | Pribatutasun politika | Cookie Politika

    Eusko Jaurlaritzak diruz lagundua