2020-01-17

HHko 3, 4 eta 5 urteko ikasleak, urtarrilaren 20an , astelehena, arratsaldeko 15:30 etan tanborrada egingo dute San Sebastian eguna ospatzeko.

Eguraldi ona edo aterri egonez gero C patioan izango da , eta euria eginez gero patio estalian izango da.

Ikastolak antolatzen du.

 

2020-01-17

Lehen hezkuntzako 4., 5. eta 6. mailako ikasleak urtarrilaren 20an, astelehenean, arratsaldez “OKER” pelikula ikustera joango dira Ermuko antzokira.

Euskara bultzatzeko ekintza bat da.

Udaletxeak antolatzen  du.

 

2019-12-16

Abenduak 20 ostirala, Olentzeroren eta Mari Domingiren etorrera ospatuko dugu. Haur Hezkuntzako, Lehen Zikloko eta 3. mailako ikasleengana joango da gelaz gela.

Bestalde, egunean zehar, hainbat ekintza egingo dira, horien artean herri kirolak, eskulanak…

Anaitasuna ikastolak antolatzen du.

2019-12-09

Hezkidetza sustatzen duten ipuinen, pelikulen eta liburuen gida.

Gida-morea-1

2019-11-26

Azaroaren 26an eta azaroaren 28an goizeko 9:30etatik 10:30etara Lehen hezkuntzako 3. mailako ikasleak Ermuko liburutegira joango dira bisita gidatua egiteko.

Ermuko liburutegira oinez jeitsiko dira eta oinez igoko dira.

Ermuko liburutegia eta honek ematen dituen zerbitzu ezberdinak ezagutzeko da bisita hau.

 

Liburutegiak antolatzen du.

 

2019-11-26

Azaroaren 22an eta azaroaren 29an, goizeko 11:30etatik 12:30etara, lehen hezkuntzako 4. Mailako ikasleak ikastolako liburutegian ingelesezko ipuin kontalaria izango dute.

Ingelesezko konpetentzia bultzatzeko .

 

Ikastolak eta Ermuko liburutegiak antolatzen du.

 

2019-11-18

Azaroaren 19an, asteartea, zinemara “Alfombra magikoa” filma bat ikustera joango dira Lehen Hezkuntzako 1., 2. eta 3. mailakoak. Etxera bazkaltzera joaten diren umeak 14:25ean, zineman egon beharko dute. Ondoren 16:00etan, plazan (kiosko ondoan) jaso beharko dituzte (autobusekoak barne).

Tinko elkarteak antolatzen du.

2019-11-11

Sphütako Epherra Ikastola 2002an hasi zen gabonetarako otarreak eskaintzen. 2014an Alozeko Ikastolak bat egin zuen ekimenarekin, hurrengo bi helburu hauekin beti:

  1. Ikastola bien finantziazioan laguntzea. Seme-alabek euskaraz ikasteagatik, gurasoek finantziazioaren %30 jartzen dute eta administrazioek, %20. Gainerako %50, hau bezalako gizarte ekimenen bidez eskuratzen dute. 2018ko salmentari esker, adibidez, 15.000€ bildu zuten Zuberoako bi ikastolontzat.
  2. Tokiko ekoizleak ezagutaraztea, Zuberoako etxalde eta enpresetako ekoizpenak dituzten otarreak eskainiz:

Ikastola-euskaraz-19

 

ARGIA aldizkarian argitaratutako albistea irakurtzeko sartu hemen: Zuberoako ikastolak laguntzeko otarrea salgai jarri dute

2019-11-11

Ikastolako 3.zikloko Agenda 21eko gelako ordezkariak, azaroaren 15ean, ostirala, egun osoko irteera izango dute. Euskal Herriko Nekazari Elkartera (EHNE), Zornotzara, joango dira.

Agenda 21eko proiektuaren lanketa egingo dute.

Ikastolak  antolatzen du.

2019-11-11

Azaroaren 11 goizez gaztañerre eguna ospatuko da, gaztaña erreak jaten, ikastolako umek guztiak. Bakoitzak bere gelan jango ditu, goizeko atsedenaldi inguruan gaztañak banatu eta jango dituzte. Bitartean hainbat abesti abestuko dituzte.

Ermuko ohitura zahar horri eutsi nahi diogu horrela

Ikastolako Guraso Elkarteak eta 2. zein 3. zikloko ikaleak antolatuko dute.

Anaitasuna HLH
telefonoa943171033
helbidea
Ongarai kalea, Ermua
  • Kokapena
    Lege oharra | Pribatutasun politika | Cookie Politika

    Eusko Jaurlaritzak diruz lagundua