Zera dio gure Hezkuntza proiektuak:

Anaitasuna Ikastola Haur Hezkuntza eta Lehen Hezkuntzarako Proiektu publikoa da, D ereduan diharduena, eta Ermua herriko auzo ezberdinetako ikasleak biltzen dituena.

Anaitasuna Ikastolak Ermua herriari Lehen Hezkuntza bukatu arteko proiektu publiko, euskalduna eta zabala eskaintzen dio.

Gure ikasleek, Lehen Hezkuntza amaitzerakoan, Bigarren Hezkuntza, eraikin berdinean kokatuta dagoen Anaitasuna Ikastola DBH ikastetxean egiteko aukera dute.

Anaitasuna ikastola 2       Anaitasuna ikastola

 

 

Honako ezaugarriak ditu Anaitasuna Ikastola HLH ikastetxeak:

  • Ikastola publikoa gara, gizartearen zerbitzura eta bere ingurunean errotua.
  • Euskalduna: hizkuntza nagusia euskara izanik, pertsona eleanitzak hezi nahi ditugu.
  • Anitza: guztion eta guztiontzako eskola eraiki nahi dugu, aukera berdinak eskainiz eta jatorri ezberdinak kontuan hartuz, aniztasun ezberdinak (gizarte, kultura, jatorri, erlijio…) positiboki baloratu eta gure errealitatean murgiltzen saiatzen gara.
  • Dibertsitatearen integratzailea: desberdintasun sozial zein pertsonalak konpensatzen ahalegintzen gara. Gizartean zein eskolan, partaidetza eta hezkidetza bultzatzea da gure erronka, indibidualismoak eta lehiakortasunak alde batera utziz elkartasuna eta talde lana sustatu nahi ditugu, eta gizartean oraindik ematen diren rol ezberdintasunak gainditzeko ikasle kritikoak eta eraldatzaileak hezteko asmoa dugu.  

Anaitasuna ikastola

Anaitasuna Ikastola HLHI, Ermuako Ongarai auzoan kokatuta dago. Eraikina, Anaitasuna Ikastola DBH ikastetxearekin konpartitzen dugu: 5 solairutik 4 guk betetzen ditugu eta 5.solairuan kokatzen da DBHI. Eraikinaren barruan hainbat espazio konpartitzen ditugu ikastetxe biok, hala nola, aretoa eta patioak eta espazio hauen erabilerarako ordutegiak adosten ditugu.

1968an, ermuko euskalzale talde batek arazo eta traba ugari gainditu ondoren Anaitasuna Ikastola txalupa uretaratu zuten. Ibilbide luze honetan txalupa honek hainbat ekaitz saihestu behar izan ditu, besteak beste, urteetan zehar eraikin ezberdinetan kokatuta eta sakabanatuta izatea, 1996. urteanaitasuna_txalupara arte. Urte honetan Anaitasuna Ikastola, gaur egun Ongarai auzoan dagoen eraikin publikoan kokatu zen. Aurretik, hainbat tokitan sakabanatuta izan zituen ikasle eta irakasleak, hala nola, plazako etxe handian, Salaberria etxean, Balerion, elizako lokaletan, San Inazion, Kanteran, Santa Anan eta azkenik Ongarain.

Hasieran Umea Ikastola izena jarri zioten, eta ondoren kooperatiba eraiki zutenean Anaitasuna Ikastola izena jarri zioten. Kooperatiba bezala funtzionatu zuen 1993. urtera arte. Urte honetan sare publikora pasatzeko erabakia hartu zen.

Urte guzti hauetan gure ikastetxeak tinko eutsi dio bere sorrera-helburuari: Ermuan euskara eta euskal kultura zabaltzea eta indartzea.

IKASTETXEKO ORGANOAK

Barne Erregimeneko Arautegian zehazten dira ikastetxeko organoen betebeharrak eta konpetentziak.

Eskola Kontseiluak

Ikastetxeko organu gorena da.

Bertan hartzen dute parte hezkuntza elkarteko sektore desberdinek (ikasleek, irakasleek, gurasoek, zuzendaritza taldeak, udalak, irakasle ez diren langileek).

Eskola Kontseiluaren ardura da plangintza guztiak, hala gestio mailakoak nola administrazio eta ekonomia alorrekoak, onartzea, eta zentruko jarduera orokorra ikuskatzea.

Zuzendaritza Taldeak

Ikastetxeko zuzendaritza funtzioak betetzen ditu.

Taldeko partaideak dira

  • Zuzendaria: Gestioa, zuzendaritza eta ikastetxeko koordinazio orokorra.
  • Ikasketa Burua: Pedagogia alorreko arduraduna.
  • Idazkaria: Administrazioa eta gestio ekonomikoa.

Partaide guztien arteko talde-lanaren alde egiten dugu apostu, zuzendaritza koherente, koordinatu eta eraginkorragoa lortzearren.

Klaustroak

Ikastetxeko irakasle guztiak partaide diren organoa da. Klaustroak prestatu eta gauzatzen ditu irakaskuntza mailako jarduerak.

Lan teknikoa eraginkorragoa izan dadin, Zikloen egituran oinarritutako antolabidea dugu. Bertan biltzen dira zikloko tutoreak eta irakasle espezialistak, zikloko koordinatzailearen ardurapean. Zuzendaritza taldearen (zuzendaria, ikasketa burua eta aholkularia) gidaritzapean antolatzen dira zikloetako koordinatzaileak Batzorde Pedagogikoaren barruan. Zikloetan jorratzen dira Batzorde Pedagogikotik bideratutako gaiak eta baita batzorde ezberdinetakoak ere.

Gurasoen Elkartea

Ikasleen gurasoak dira Ikastetxeko Gurasoen Elkarteko bazkide. IGEko (Ikasleen Gurasoen Elkartea) partaideek OOG-ean eta batzorde ezberdinetan parte hartzen dute eta proposamenak aurkezten dituzte OOG-an hauek erabaki beharreko gaien inguruan. Guraso Elkarteak ematen duen laguntza ekonomikoari esker, ikasleek aukera dute eskolaz kanpoko ekintzetan eta ikastetxeko ekintza osagarrietan parte hartzeko.

http://ampaanaitasuna.blogspot.com.es/

BESTE ERAKUNDEEKIKO HARREMANAK

Inguruan txertatutako Ikastetxea garen aldetik, udalerrian antolatzen diren jardueretan parte hartzen dugu eta, aldi berean, harreman estuak ditugu hezkuntzaren esparruan eragina duten erakundeekin:

  • Lurralde Ordezkaritzarekin, beronek zehazten eta finantzatzen baititu langileen gastuak, ikastetxekoak eta jangelarako subentzioak.
  • Ikuskaritzarekin, geure hezkuntza lana ikuskatzen baitu: Ikastetxearen Plangintza, Memoria, Ikastetxera aldiro-aldiro egiten diren ikustaldiak.
  • Udalarekin, Haur eta Lehen Hezkuntzarako ikastetxeetako instalakuntzen kontserbazioaz eta mantenuaz arduratzen baita. Lagundu egiten diogu Udalari berak antolatzen dituen hezkuntza zein kultura jarduera anitzetan, eta parte hartzen dugu Euskara Aholku Batzordean eta baita Hezkidetza Batzordean ere.
  • Herrian, euskara eta euskal kulturarekin zerikusia duten erakunde edo elkarte ezberdinekin elkarlanean aritzen gara, hala nola, Euskal Birusa, AEK...
  • Herriko Gobernuz Kanpoko Erakundeekin ere kolaboratzen dugu, herrian zein herritik kanpo antolatzen dituzten jardueretan.
  • Eskualdeko Berritzegunearekin harreman estua dugu. Alor ezberdinetako arazoei buruzko aholkuak eta laguntza psikopedagogikoa jasotzen dugu talde profesional anitzaren eskutik. Klaustroaren etengabeko prestakuntzarako aholkularitza eta laguntza eskaintzen digute, ikastetxean zein berritzegunean bertan antolatzen dituzten mintegi zein jardunaldien bidez. Berritzeguneak antolatzen dituen mintegi ezberdinetan parte hartzeak, eskualdeko gainerako irakasleekin esperientziak konpartitu eta elkar-lanean aritzeko aukera ematen digu alor ezberdinetako irakasleoi.

NORTASUN EZAUGARRIAK ETA HEZKUNTZA HELBURUAK

Ikastetxe euskalduna da gurea, “D ereduan” oinarritua, hauxe da, EUSKARA da gure komunikazio eta hezkuntza hizkuntza. Euskaraz irakasten ditugu gai guztiak, eta EUSKAL KULTURAren ezagutza eta harekiko begirunea ditugu jomuga gure ihardunean. Horrenbestez

  • Ikasle euskaldunak alfabetatuko ditugu.
  • Ahalegin bereziak egingo ditugu haur erdaldunak EUSKALDUNTZEN, Haur Hezkuntzan, bereziki., baina Lehen Hezkuntza osoan zehar laguntza eta errefortzuekin jarraituz
  • Euskararen erabilera bultzatuko dugu elkarren arteko harremanetan, hala eskola giroan nola kanpoan.
  • EUSKAL KULTURA bultzatuko dugu, haren ezagutza, transmisio eta bizipenari loturiko ihardunak eratuz. Aldi berean, beste kultura batzuk ezagutzeko, errespetatzeko eta bizikide izateko, kultura-artekotasuna bultzatuko duen ikastetxea nahi dugu. 

Euskara ardatz nagusi hartuta ELEANIZTASUNAREN aldeko apustua egin dugu, hezkuntza hirueleduna zabaltzeko pausoak emanez. Ikasleek derrigorrezko hezkuntza amaitutakoan, hiru hizkuntzetan komunikazio-gaitasun egokia lortzea nahi dugu.

  • XXI. mendeko gizarte eleanitza eta kulturanitza izanik, gure helburua herritar eleanitzak lortzea da.
  • Euskara eta gaztelanian, komunikazio-gaitasun aurreratua lortuz.
  • Atzerriko hizkuntzan, hainbat egoera komunikatiboetan aritzeko oinarrizko trebetasunak bereganatuz.

Ikastetxe DEMOKRATIKOA eta PARTE-HARTZAILEA da gurea, Hezkuntza Elkartea osatzen duten partaide guztien (gurasoak, ikasleak, irakasleak, langileak) eta norberaren askatasuna bermatzen duena, gure ikasleen artean giza eskubide eta tolerantziarekiko begirunea bultzatuko duena. Horrenbestez

  • Norberaren askatasuna, libreki pentsatu, adierazi eta aukeratzeko askatasuna, bultzatuko dugu, Gizarteko beste kideen eskubide eta iritziekiko begirunean betiere.
  • Hezkuntza Elkarteko partaide guztien ELKARREN ARTEKO LANA garatuko da, informazio, kontsulta eta erabakiak hartzeko prozedura zabal eta ireki batetik abiatuta, eta Ikastetxeko Erakundeen, hauxe da, Ikastetxeko Kontseiluaren, Zuzendaritza Taldearen, Klaustroaren eta Guraso-Elkarteen garrantzia nabarmenduta.
  • Hezkuntza Elkarteko sail guztien arteko begirunea bultzatuko da, eta aintzat hartuko da haren barneko aniztasuna.

Ikastetxe BATERATZAILEA eta INKLUSIBOA da gurea, ikasleen aniztasunari eta hezkuntza beharrei egoki erantzun nahi diena. Horrenbestez

  • Ikasle guztientzako kalitatezko hezkuntza bidezkoa eta justua eraikitzen laguntzeko konpromisoa hartzen dugu.
  • Haur guztiak, bazterkeriarik gabe, eskolara joan ahal izatea eta eskolan parte hartzea eta arrakasta izatea lortu nahi dugu.
  • Eskola-bizitzaren aberasgarri gisa erabiliko da aniztasuna.
  • Irakaskuntza-ikaskuntza prozesuaren garapena bultzatuko da ikasleen artean.
  • Behin behineko edo behin betiko hezkuntza beharrak dituzten ikasleei erantzuteko baliabideak antolatuko dira

Irakaskuntza-ikaskuntza prozesuan zehar, ikasleen GARAPEN INTEGRALA bilatzen dugu ikasle horiek erraztasunez eta naturaltasunez egokitu daitezen gizartean eta hartan sortuko zaizkien arazoei egokiro aurre egin diezaieten. Halatan, txikitatik bultzatuko dira haiengan norberaren AUTONOMIA, heziketa eta gaitasunen GARAPENA, hala eguneroko lanean nola irakasleekiko edo lagunekiko harremanetan, SORMENA, AURKIKUNTZETARAKO IRRIKIA eta KRITIKARAKO GAITASUNA, beraz; ikasle bakoitza izaki globala denez, pertsonaren garapen emozionalari, sozialari eta kognitiboari ematen diogu garrantzia. Horrenbestez

  • Norberaren AUTONOMIA bultzatuko dugu, ikaslearen pertsona-garapena kontutan izanik betiere.
  • Azterketarako tresnak jarriko ditugu ikasleen eskura, behaketa eta kritikarako gaitasuna eta lan intelektualerako ohiturak garatu ditzaten. Kontzentrazioa eta antolamendu txukuna bultzatu eta sustatuko ditugu, eta baita informazioaren eskuratzea eta hura bereizteko gaitasuna. Xede horretan Irakurketa eta Teknologia berriak hartuko ditugu ezagutzarako iturritzat.
  • Elkarrekin bizitzeko eta elkarren arteko begirunerako arauak eta ohiturak bultzatuko ditugu, norbera, komunikatzeko gaitasuna kultura eta gizarte esparru guztietara zabal araziz, pertsona gisa gara dadin.
  • Oinarrizko kultura amankomun bat eskainiko diegu ikasle guztiei, goi-mailako ikasketetan edo lanean oztoporik izan ez dezaten.
  • Ohitura osasungarri eta aisialdi aktiboa sustatuko ditugu.

HEZKIDETZArantz bideratu dugu gure jarduera, berdintasunera heltzeko, sexu desberdintasunak direla-eta inolako diskriminaziorik gerta ez dadin eta indarkeria sexista baztertuz. SOZIABILITATEA bultzatzen dugu norbanakoa, bereari uko egin gabe, gizarteko partaide bihur dadin. Horrenbestez

  • Lan egingo da, tabuak gainditu eta nesken eta mutilen rolak bereiz ez daitezen.
  • Aintzat hartuko da talde-lana, ikaskuntza-iturri gisa.
  • HEZKIDETZAN oinarrituriko eredua bultzatuko da, tradizioaren araberako rolei garrantzirik eman gabe eta ikasleari bi sexuen egiteko-irudi anitzak, bereizketarik gabeak, eskainita.
  • Desadostasunak hitz eginez konpontzeko gai diren pertsonak heztea da gure helburua, eta, beraz, indarkeriarik erabili gabe hausnartzeko eta pentsatzeko gai direnak. 

Ikasleen partaidetza eta hausnarketarako bideak bultzatuko ditugu gure inguruko gizarte-giroaren aldeko ekintzetan, ingurugiroaren babes, kontserbazio eta hobekuntzaren aldeko ekintzetan.

Irakasle-talde garen aldetik, ikasleari eskaini behar zaion ARRETAeta ORIENTAZIOA dira gure lanaren oinarria, eta baita irakasleen ELKARKIDETZA, PARTAIDETZA eta ETENGABEKO PRESTAKUNTZA. Hona gure lanaren ardatz nagusiak:

  • Informazioa, laguntza eta aholkuak eskainiko zaizkie ikasleari eta haren familiari.
  • Ikasle bakoitzaren bilakaeraren jarraipena eta ikasketei buruzko orientazioa ziurtatuko dira, eta tutoretza-lanak sendotuko dira horretarako.
  • Talde-lana eta Ikastetxeko organo eta ziklo desberdinen arteko koordinazioa, bultzatuko ditugu.
  • Irakaskuntza jardueraren prestakuntza, berrikuntza eta autoebaluazioa bultzatuko dira.

ANTOLAMENDUAREN EGITURA

IKASTETXEKO ORGANOAK

Barne Erregimeneko Arautegian zehazten dira ikastetxeko organoen betebeharrak eta konpetentziak.

Eskola Kontseiluak

Ikastetxeko organu gorena da.

Bertan hartzen dute parte hezkuntza elkarteko sektore desberdinek (ikasleek, irakasleek, gurasoek, zuzendaritza taldeak, udalak, irakasle ez diren langileek).

Eskola Kontseiluaren ardura da plangintza guztiak, hala gestio mailakoak nola administrazio eta ekonomia alorrekoak, onartzea, eta zentruko jarduera orokorra ikuskatzea.

Zuzendaritza Taldeak

Ikastetxeko zuzendaritza funtzioak betetzen ditu.

Taldeko partaideak dira

  • Zuzendaria: Gestioa, zuzendaritza eta ikastetxeko koordinazio orokorra.
  • Ikasketa Burua: Pedagogia alorreko arduraduna.
  • Idazkaria: Administrazioa eta gestio ekonomikoa.

Partaide guztien arteko talde-lanaren alde egiten dugu apostu, zuzendaritza koherente, koordinatu eta eraginkorragoa lortzearren.

Klaustroak

Ikastetxeko irakasle guztiak partaide diren organoa da. Klaustroak prestatu eta gauzatzen ditu irakaskuntza mailako jarduerak.

Lan teknikoa eraginkorragoa izan dadin, Zikloen egituran oinarritutako antolabidea dugu. Bertan biltzen dira zikloko tutoreak eta irakasle espezialistak, zikloko koordinatzailearen ardurapean. Zuzendaritza taldearen (zuzendaria, ikasketa burua eta aholkularia) gidaritzapean antolatzen dira zikloetako koordinatzaileak Batzorde Pedagogikoaren barruan. Zikloetan jorratzen dira Batzorde Pedagogikotik bideratutako gaiak eta baita batzorde ezberdinetakoak ere.

Gurasoen Elkarteak

Ikasleen gurasoak dira Ikastetxeko Gurasoen Elkarteko bazkide. IGEko (Ikasleen Gurasoen Elkartea) partaideek OOG-ean eta batzorde ezberdinetan parte hartzen dute eta proposamenak aurkezten dituzte OOG-an hauek erabaki beharreko gaien inguruan. Guraso Elkarteak ematen duen laguntza ekonomikoari esker, ikasleek aukera dute eskolaz kanpoko ekintzetan eta ikastetxeko ekintza osagarrietan parte hartzeko.

Anaitasuna Ikastola HLH ikastetxearen eraikinak 5 solairu ditu eta Anaitasuna Ikastola DBH ikastetxearekin konpartitzen dugu, DBHko ikastetxea 5. solairuan kokatzen delarik. Eraikinaren barruan hainbat espazio konpartitzen ditugu ikastetxe biok, hala nola, aretoa eta patioak.

Honako instalazioak ditu gure ikastetxeak.

IKASGELAK

Bi lerroko ikastetxea garenez, maila bakoitzeko bi ikasgela ditugu era honetan bananduta:

  • Haur Hezkuntzako 3, 4 eta 5 urteko ikasgelak lehenengo solairuan daude. 2 urteko umetxoentzako ikasgela berriak, ordea, laugarren solairuan aurkitzen dira.

2 urteko gelaHHko gela

 

 

 

 

 

  • Lehen Hezkuntzako 1.zikloko ikasgelak bigarren solairuan daude, eta solairu honetan aurkitzen dira baita LH 3. mailako ikasgelak. 4.mailakoak, ordea, hirugarren solairuan kokatuta daude. Lehen Hezkuntzako 3. zikloko ikasgela guztiak laugarren solairuan aurkitzen dira eta guztiak dute Eskola 2.0-ko hornikuntza. Gainerako ikasgela guztiek dute ordenagailua, eta aurtengo ikasturtean; IGE-ren dirulaguntzarekin, mailako ikasgela bat gutxienez arbel digitalarekin hornitzeko asmoa dugu.

1.zikloko gela3.zikloko gela (eskola 2.0)

 

 

 

 

 

BESTE GELA BATZUK

Ohiko ikasgelez gain, beste hainbat gela ditugu arlo espezifikoak jorratzeko, hala nola:

  • Ingeleseko ikasgela bi ditugu. Bata bigarren solairuan dago, eta bertara joaten dira Haur Hezkuntzako eta LH 1.zikloko ikasleak. Bestea laugarren solairuan dago, LH 2. eta 3. zikloko ikasleen ingeleseko gela da.
  • Musika gela ere badugu, ohiko baliabide eta materialez gain, proiekzio zein entzunaldietarako pantaila eta proiektorearekin hornituta.
  • Badugu liburutegia ere, hainbat irakur liburu eta kontsulta materialez hornituta. Espazio honen erabilera-lehentasuna irakurtzea eta ikastea izanik, ikasleak espazio hau erabiltzeko aukera dute eskola orduez kanpo, eguerdiko denboran, bai ikaste-lanak egiteko zein irakurketaz gozatzeko. Horrez gain, liburutegia erabiltzen dugu baita mahai jolasak egiteko ikasle txikiagoekin,eguerdiko denboran, eskolaz kanpoko ekintzen arduradunarekin. Liburutegia erabiltzen dugu baita bilerak zein hitzaldiak egiteko, arbel digitalaz hornituta egonik proiekzioak ahalbidetzen dituelako.
  • IKT gela ere badugu ikastalde ezberdinek erabiltzeko beharrezko baliabidez hornitua. Espazio hau erabiltzen da baita eguerdiko denboran, informatika tailerra egiteko, irakasle baten gidaritzapean.
  • Areto nagusia hornituta dago pantaila handi, proiektore eta musika aparatoarekin. Bertan burutzen ditugu ikasturtean zehar ospatzen ditugun jaialdiak, antzerkiak, txontxongilo emanaldiak, hitzaldiak...ea. Espazio hau erabiltzen da baita musikako zein G.H. saio batzuetan (dantzak, koreografiak, abestiak prestatzeko...) Horrez gain, euria egiten duenean, espazio hau jantokiko ikasleen jolas esparru bezala erabiltzen da. DBH-koek erabiltzen dute euren jaialdiak egiteko ere.

JOLAS ETA KIROLERAKO GUNEAK

  • Kanpoko jolastoki handi bi ditu ikastetxean, frontoi eta guzti. Bata Haur Hezkuntza eta LH 1.zikloko jolas orduan erabiltzen da, eta bestea, LH-ko 2. eta 3. zikloko eta DBH-ko jolas orduetan erabiltzen dena. Jolastoki hauek erabiltzen dira, baita, jantokiko atseden denboran, eguraldi ona egiten duenean. Zer esanik ez, G.H. saioak egiteko. Espazio hauez gain, ikastetxeak baditu inguruan hainbat berdegune jarduera ezberdinak egiteko aprobetxatzen ditugunak.

065039040

 

 

 

 

 

  • Estalitako jolas espazioak ere baditu ikastetxeak: Beheko solairuko 3 urtekoen jolas tokia; hirugarren solairukoa haur-kulunka eta guzti; 4. solairuko aterpea, batez ere DBH-koen jolas ordurako erabiltzen dena; 2 urteko umetxoen jolas espazioa jantokiaren ondoan eta 4. solairuko pasabide zabala ere, eguraldi txarra egiten duenean jolas esparru bezala erabiltzen duguna.

035036037

 

 

 

 

  • Psikomotrizitate gela ere badugu, non Haur Hezkuntzako LH-ko 1.zikloko ikasleek psikomotrizitate saioak izaten dituzten.

    011013

     

     

     

     

     

     

     

  • Gimnasioa ere badu ikastetxeak, G.H. saioetatik aparte, eguraldi txarrarekin jolas espazio bezala ere erabiltzen dena jolas orduetan zein jantokiko atseden denboran.

ZERBITZUETAKO GELAK

Ikastetxeak jantoki zerbitzu propioa du. Jantokia bi espaziotan banatzen da bazkal orduan. Haur Hezkuntzako umeek jantoki ondoko espazioan bazkaltzen dute, eta jantokian bertan LH eta DBH-ko ikasleek bazkaltzen dute txanda ezberdinetan. Guztira 270 ikasle inguruk erabiltzen du zerbitzu hau egunero.

Ikastetxeko zerbitzuetako gelak laugarren solairuan kokatzen dira. Bertan aurkitzen dira Orientazio psikopedagogikorako gelak, hau da, aholkulariaren gela eta PT-en gela bi. Baita Zuzendaritza, Idazkaritza, liburutegia, batzar gela, IGEren gela eta Irakasle gela.

SARRERA-IRTEERAK

5 solairuko ikastetxea izanik, hainbat sarrera-irteera ditu eraikinak.

  • Beheko solairuko atetik (aldapa gorriko atetik) sartu eta irteten dira Haur Hezkuntzako 4 eta 5 urteko umeak.
  • Lehenengo solairuko atetik sartu eta irteten dira 3 urteko umeak.
  • Hirugarren solairuko patio estaliko atetik sartu eta irteten dira 1.zikloko ikasleak.
  • Laugarren solairuko atetik (sarrera nagusia) sartu eta irteten dira 2. eta 3. zikloko ikasleak.

Sarrera hauek irakasleek zaintzen dituzte eta ikasle guztiak sartu ondoren sarrera guztiak itxi egiten dira sarrera nagusia izan ezik.

Anaitasuna Ikastola HLH ikastetxeak jantoki zerbitzua eskaintzen du. Bertan bazkaltzen dute HH, LH eta DBH-ko 270 inguru ikaslek txanda ezberdinetan.

Ikastetxeak autobus zerbitzu pribatua ere badu, IGE-ko batzorde batek kudeatzen duelarik.autobus zerbitzuko erabiltzaileek izan ditzaketen kezkak zein iradokizunak helbide elektroniko hontara bidal daitezke:      anaitasunabus@gmail.com

Informazio gehiago:

 

2017-2018 ikasturteko egutegia

EGUTEGIA deskargatu

EGUN BEREZIETAKO ORDUTEGIA

ORDUTEGIA deskargatu

EGUN BEREZIAK

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

Ikastetxean berria bazara, ondoko dokumentuetan duzu eskuragarri, ikastetxearen oinarrizko informazioa eta harrerarako beharrezko dokumentazioa: