2 eta 5 urte bitarteko eskaintza.

Haurra da gure hezkuntzaren xede nagusia, ikasle bakoitzari egokitzen zaio gure pedagogia, gogoan izanik haren bilakaera-maila, haren interesak, aintzat harturik norberaren erritmoa eta bultzaturik guztien ikaskuntza esanguratsua. Irakaskuntza-ikaskuntza kontzepzio KONSTRUKTIBISTA dugu abiapuntu.Horretarako, JOKOA, MANIPULAZIOA eta nagusien munduaren IMITAZIOA ditugu abiapuntu, eta arian-arian urratzen ditugu pentsamendu MAILA GARATUAGOAK erraztuko dituzten mekanismoetarako bideak. Haur Hezkuntzan, gure ikasgelak «Txokotan» antolatuta daude, haurren beharrei, lan ERAGINKOR, AUTONOMO eta SORTZAILE baten bidez egoki erantzuteko.

4 urtetik aurrera ingelesaren sarrera goiztiarra bultzatzen dugu, ikasle hirueledunak izatera heldu daitezen.

HHko gela

6 eta 12 urte bitarteko eskaintza. Hiru ziklotan banatua.

  • 1.zikloa: 1. eta 2. mailak
  • 2.zikloa: 3. eta 4. mailak
  • 3.zikloa: 5. eta 6. mailak.

Haurra da gure hezkuntzaren xede nagusia, ikasle bakoitzari egokitzen zaio gure pedagogia, gogoan izanik haren bilakaera-maila, haren interesak, aintzat harturik norberaren erritmoa eta bultzaturik guztien ikaskuntza esanguratsua. Horretarako, nagusien munduaren IMITAZIOA ditugu abiapuntu, eta arian-arian urratzen ditugu pentsamendu MAILA GARATUAGOAK erraztuko dituzten mekanismoetarako bideak.

Ikasketa esanguratsua bultzatzeko PROIEKTUETAN OINARRITUTAKO METODOLOGIA jarraitzen dugu. Horrela, edukien globalizazioa eta esangura logikoa ahalbidetzen dira curriculumeko hainbat arlo uztartzen direlako proiektu bakoitzaren barruan. Gainontzeko irakasgaietan ere haurren beharrei, lan ERAGINKOR, AUTONOMO eta SORTZAILE baten bidez egoki erantzuten diegu.Hala nola MATEMATIKA ARLOAN PEREDAREN METODOLOGIA jarraitzen dugu, zeinek, gero eta teknifikatuago dagoen munduan sortzen den informazioa eskura izateko (zenbakizkoak, grafikoak, estatistikoak, geometrikoak, zoriarekin zerikusia duena…) tresna bezala erabiltzen duen matematika.Bestalde, metodologia hezitzailea da ikasleen garapen intelektuala bultzatzen duelako, eta, besteak beste honako gaitasun hauek sustatzen dituelako: abstrakzioa, orokortasuna, gogoeta egitearekin lotutako pentsamendu eta arrazoibide logikoa.

1.zikloko gela

Etxeko lanak - ikaste ohiturak

Lehen Hezkuntzan, etxerako bidaltzen ditugun lanen helburu nagusia, umeak ikaste-lanerako ohitura bereganatzea da.

Horregatik zera gomendatzen dizuegu:

  • Eskolako jardunaldia komentatu zure seme-alabarekin, etxean zer egin behar duen galdetu, agenda begiratu.
  • Bere lana baloratu. Berak ikasitakoari garrantzia eman. Zailtasunen bat agertzerakoan anima ezazu.

Ikaste-ohitura hauek lortzeko, beharrezkoa da ikasleak bere lanak egiteko baldintza egokiak izatea:

  • Etxeko lanak egiteko ordutegi jakin bati jarrai diezaiola. Askariaren ostean izan daiteke egokiena, nekatuago egon daitekeen azken ordurako utzi gabe.
  • Zaratarik gabeko ( ez irratirik ez telebistarik) eta argi nahikoa duen toki batean ikas dezala, bere gelan, ahal izanez gero. Noizbehinka, hurbil zaitez berarenganaino egiten ari dena begiztatzeko.

Egunero du lanen bat eta irakurgairen bat edo libururen bat irakurtzeko. Agendan apuntatuta eramango du (2. eta 3. zikloetan). Ziurtatu apuntatutako lana egiten duela.

Gomendaturiko lanerako denborak hauexek dira:

  • LH-ko 1.zikloan (1. eta 2.maila), egunero 20 minutu inguru.
  • LH-ko 2.zikloan (3. eta 4.maila), egunero 40 minutu inguru.
  • LH-ko 3.zikloan (5. eta 6.maila), egunero ordu bete inguru.

Gelako bilerak:

Ikasturtean zehar ikasgelako bilera orokor bi egiten dira, bata ikasturte hasieran eta bestea ikasturte bukaeran.

Deialdia idatziz bidaltzen zaio familiari.

Banakako elkarrizketak:

Ikasturtean zehar tutoreak gutxienez bi batzar egiten ditu familia bakoitzarekin. Bata urtarrila inguruan eta bestea maiatza inguruan. Bi bilera hauez gain, familiak edo irakasleek beharrezko ikusten duten bakoitzean adosten dira bilerak.

Bilerarako deialdia idatziz bidaltzen zaio familiari. Familiak ere idatziz egiten du bilerarako eskaera. Honetarako, 2. eta 3. zikloetan, ikaslearen agendaz baliatzen gara.

Idatzizko informeak:

Lehen Hezkuntzako maila ezberdinetan, hiru idatzizko informe bidaltzen zaizkie familiei, ebaluazio bakoitzean bat. Ikasle bakoitzari ematen zaio bere informea.

Haur Hezkuntzan idatzizko informe bat egiten da ikasturte bukaeran eta gurasoei ematen zaie zuzenean.

Agendaren erabilera:

2. eta 3. zikloetan irakasle-familia arteko eguneroko harremanetarako ikaslearen agendaz baliatzen gara. Bertan idazten ditugu familiari helarazi nahi dizkiogun abisu edo oharrak eta berdin egiten du familiak irakasleei oharrak bidaltzeko. Agendan idazten diren oharrak sinatuta itzuliko zaizkio irakasle/familiari, abisua jaso dela ziurtatzeko.

 

Eskola orduetatik kanpo burutzeko ikasleei eskaintzen zaizkien ekintzak dira. Ikasleentzako borondatezkoa da ekintza hauetan parte hartzea.

Gure ikastetxean, Acex Programako “Eskola Kirola” daramagu aurrera joan deneko urte askotan, eta programa honen barruan txertatzen dira eskola orduetatik kanpo eskaintzen diren ekintza gehienak, kirol eta jokoekin zer ikusia dutenak. Jarduera hauez gain, beste arlo batzuetako jarduerak era eskaintzen dira, hala nola, liburutegia, informatika, mahai jolasak, antzerkigintza...

Ekintza guzti hauen antolaketa eta kudeaketa lanak, Eskolaz Kanpoko Ekintzetako irakasle-arduradunak egiten ditu. Horrez gain, OOG-ko Kirol Batzordeak ere parte hartzen du.

Ekintza batzuk dohainekoak dira eta beste batzuk ordaintzekoak. Azken hauen zati bat IGE-k finantzatzen du.

Eskolaz kanpoko ekintzen eskaintza

eskolazkanpokoekintza1_1415

eskolazkanpokoekintza2_1415

Urteko Planean onartzen diren ekintza osagarriak, ikasleentzat derrigorrezkoak dira, ikastetxean (ikasmaila eta arlo curricular ezberdinetan) landutako edukiak sakontzeko eta finkatzeko helburuarekin planteatzen baitira.

Eskola orduetan edo/eta eskola orduetatik kanpo egitea suertatu daitezke, ekintzaren arabera. Ekintza batzuk ikastetxean bertan egiten dira eta beste batzuk ikastetxetik kanpo.

ekintza_osagarriak1

ekintza_osagarriak2

ekintza_osagarriak3

 ekintza_osagarriak4

ekintza_osagarriak

ekintza_osagarriak6

ekintza_osagarriak7

ekintza_osagarriak8

ekintza_osagarriak9