ERREKLAMAZIOETARAKO OINARRIZKO PROTOKOLOA

Edozein arazo dela medio, ikastetxeari erreklamazioren bat egin nahi bazaio, honako bide hauek jarraitzea gomendatzen dugu:

SEME-ALABAREN IKASGELAKO ARAZOREN BAT DENEAN.

1. Seme-alabaren tutorearekin hitz egin, egoera azalduz eta irtenbide bat bilatzen ahaleginduz.

2. Tutorearekin izandako elkarrizketan arazoari irtenbiderik ematen ez bazaio, ikastetxeko Zuzendaritzara jo daiteke, honetarako, idazkaritzan eta ikastetxeko web orrialdean eskura dauden erreklamazio orriak erabiliz. Erreklamazio orria bete ondoren ikastetxeko Zuzendaritzari helarazi behar zaio, zuzenean ikastetxeko Idazkaritzan entregatuz edo ondorengo helbide elektronikora bidaliz:

zuzendaritza@anaitasunaikastola.net

Ikastetxeko Zuzendaritza, erreklamazio hauei lehenbailehen erantzuten ahaleginduko da.

IKASTETXEAREKIN LOTUTAKO BESTE EDOZEN ERREKLAMAZIO EGIN NAHI DENEAN

Ikastetxeko Zuzendaritzara jo daiteke, honetarako, idazkaritzan eta ikastetxeko web orrialdean eskura dauden erreklamazio orriak erabiliz. Erreklamazio orria bete ondoren ikastetxeko Zuzendaritzari helarazi behar zaio, zuzenean ikastetxeko Idazkaritzan entregatuz edo ondorengo helbide elektronikora bidaliz:

zuzendaritza@anaitasunaikastola.net

Ikastetxeko Zuzendaritza, erreklamazio hauei lehenbailehen erantzuten ahaleginduko da.

 

INFORMAZIOA

Edozein zalantza edo iradokizun dela medio, ikastetxearekin harremanetan jar zaitezke horretarako dugun formularioaren bidez.

FORMULARIOA