2018-05-24

Martxoaren 25, 26 eta 27an herrian “ Ermuan bagara” ekimena ospatuko da. Ikastolak ikastetxeei zuzendutako ekintzetan parte hartuko du. Hori dela eta, ostiralean, 14:30ean 2. Mailako ikasleak plazara jeitsiko dira, egun honetarako antolatu diren jolasetan aritzera.

2018-05-22

Maiatzaren 25an (ostirala) HH-ko ikasleek ikasturte bukaerako txangoa egingo dute. URKIOLARA joango dira. 9:00etan ikastolatik irtengo dira eta 16:00etan bertara bueltatuko dira.

2018-05-22

Maiatzaren 23an (asteazkena), 5. mailako ikasleak Sopuertara joango dira. Goizeko 9:00etan ikastolatik irtengo dira eta 16:00etan bueltatu. Bertan, multiabenturako parkean, zuhaitzetatik ipinita dauden tirolina desberdinak probatuko dituzte.

2018-05-17

Maiatzaren 18an (ostirala), 11:30-12:30 bitartean, 5. mailako ikasleek plazan “ liburu ezkutua” jolasa izango dute.
Ekintza hau, Euskal Birusak antolatutako “ euskal liburu eta diska azoka”-ren inguruan egingo da. Ikasleek taldeka, azokan zehar pista eta proba batzuk jarraituz, galdera sorta bat erantzun beharko dute. Horretarako, postu desberdinak arakatu eta aztertu beharko dituzte.
Helburua, liburugintzara hurbiltzea, liburuak esku artean erabiltzea eta informazioa bilatzen ikastea da.

2018-05-17

Maiatzaren 17an (osteguna) LGTB fobiaren aurkako nazioarteko eguna ospatutzen da. Ikastolan, ziklo bakoitzean ekintza desberdinak egingo dira. Ondoren 10:45ean, C patioan, ikastetxeko ikasle guztien partaidetzarekin ortzadar haundi bat egingo dugu.

2018-05-14

Maiatzaren 15ean(asteartea), 3. Mailako ikasleak proiektuarekin lotutako irteera egingo dute. Ikastolatik irten eta ikastolara bueltatuko dira, egun osoko irteera egin eta gero.

2018-05-07

Maiatzaren 10 eta 11an, 5 urteko ikasleak Sastarraineko Baserri Eskolara joango dira ziklo bukaerako irteera egitera. Maiatzaren 10an, (osteguna) 9:30 ean “ Aguirre kirolak” en parean dagoen geralekutik irtengo dira eta 11an (ostirala), 16:00 inguru, “ geraleku” tabernaren parean dagoen geltokira helduko dira.

2018-05-04

Maiatzaren 8an,(asteartea), arratsaldeko 14:30ean 4 eta 5 urteko ikasleak, antzokira joango dira “ KOKO 2” pelikula ikustera. Ekintza hau Tinko euskera elkarteak antolatzen du Udaletxearekin batera.

2018-05-04

Maiatzaren 7an (astelehena), 4. mailako ikasleak Deriora joango dira bizikletaren mekanika ezagutu eta bizikletaz ibiltzera. Beharrezko materiala bertan lagako diete. Eguna bertan pasa ondoren 16:00etarako itzuliko dira ikastolara.

2018-05-02

2018-19 IKASTURTERAKO IKASLEEN ONARPENA

Haur Hezkuntza (HH)

Lehe Hezkuntza (LH)

 

 

Anaitasuna HLH
telefonoa943171033
helbidea
Ongarai kalea, Ermua
Harremanetarako

Kokapena
Lege oharra | Pribatutasun politika | Cookie Politika

Eusko Jaurlaritzak diruz lagundua