AZAROAren 25a EMAKUMEENGANAKO INDARKERIAREN AURKAKO NAZIOARTEKO EGUN

AZAROAren 25a EMAKUMEENGANAKO INDARKERIAREN AURKAKO NAZIOARTEKO EGUNA

 

QoadOG

Azaroaren 25a Emakumeenganako Indarkeriaren aurkako Nazioarteko Eguna aukeratu zen, 1981ean Bogotan (Kolonbia) ospatu zen Hego Amerikako eta Karibeko lehenengo topaketa feministan. Topaketa honetan, emakumeek sistematikoki jasaten duten genero indarkeria salatu zen: etxe barruko tratu txar psikologiko eta fisikoak,, bortxaketak, tortura sexual eta estatuko indarkeria.

 

Emakumeenganako Indarkeriaren aurkako Nazioarteko Eguna azaroaren 25an ospatzeko proposamena onartu zen Nazio Batuen Erakundean 1999. urtean. Egun hau aukeratu zuten, 1960ko azaroaren 25ean bortizki eraildako Mirabal ahizpak oroitzeko (Patria, Minerva eta Maria Teresa). Hiru ahizpa hauek Dominikar Errepublikako ekintzaile politikoak zirelako, Rafael Trujillo gobernari diktadorearen aginduz erailak izan ziren.

 

Harrezkero, indarkeria sexistaren aurkako borrokara gehitu dira elkarte feministak eta baita beste erakunde eta emakumeen elkarte batzuk ere. Guztien helburua, egunero mundu osoan emakumeak hiltzen dituen indarkeria sexistaren aurka borrokatzea da.

 

http://blogak.com/hezikt/emakumeen-aurkako-indarkeria-desagertzeko-nazioarteko-eguna